Leioa, Bizkaia. Astelehenean, ekainaren 6an, egingo da online Euskal Ikasketei buruzko 2. Nazioarteko Workshop-a “'Trans' ikuspegiak euskal ikasketetarako: Diziplinaren edukiontzi foku konbentzionalaren dekonstrukzioa” izenburupean. Antolatzaileak Julieta Gaztañaga (CONICET, Buenos Airesko Unibertsitatea) eta Aitor Anduaga (Ikerbasque, Medikuntzaren eta Zientzien Historiaren Euskal Museoa, Euskal Herriko Unibertsitatea) dira, eta Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoaren (EHU) babesa dute.
2021eko abenduan egin zen lehenengo edizioan bezala, oraingo honetan ere modalitate birtualera jo da, Google Meet plataforma erabiliz. Topaketa arratsaldeko lauretan (Euskal Herriko ordua) hasiko da. Julieta Gaztañagak Euskalkultura.eus-i azaldu dionez, antolatzaileak oso pozik daude deialdiari emandako erantzunarekin. bederatzi ikertzaile mintzatuko baitira, hainbat nazionalitatekoek. Bakoitzak 20 minutu izango ditu bere lana aurkezteko.
Programa
-16:00etan: Aurkezpena
-16:10etan: Aitor Anduaga (Ikerbasque Research Professor, EHU/UPV) “Beyond Multidisciplinarity… and Interdisciplinarity. Transdisciplinarity and the History of Basque Studies
-16:30etan: Sho Hagio (Professor, Tokyo University) “Yaeko Nogami’s Travelogue about the Basque Country: Implications for a 'Trans' Perspective for Basque Studies
-16:50tan: Marina Hansen (PhD candidate, EHU/UPV) “Hacia un Estado de la Cuestión transdisciplinario
-17:10ean: Alfonsina Leranoz (PhD candidate, EHU/UPV, CONICET-UNSAM) “Arte, diáspora vasca e identidad en la reflexión sobre una perspectiva transdisciplinar para los Estudios Vascos
-17:30etan: Patrick Eser (PhD. Kassel U. / DAAD) “Violence and Basque Conflict in the Perspective of Cultural Narratology: a Transdisciplinary Paradigm?”
-18:00etan: Malen Lizarraga-Olano (PhD candidate, EHU/UPV) “Trans” ikuspegiak XVI eta XVIII. mendeen arteko burdingintza nafarra ikertzen duen doktoretza tesi batean. Bai edo ez?”
-18:20etan: Aitor Leniz Atxabal (PhD candidate, EHU/UPV) “Euskal portuetako arrantza transozeanikoa XVI. eta XVIII. mendeen artean zehar”
-18:40etan: Iker Arranz Otaegui (Lecturer, California State University) “The Basque Diaspora before Paul: Ruminations on the Power of Transformation of Trans Perspectives”
-19:00etan: Julieta Gaztañaga (Professor UBA, Researcher CONICET) “Erronka(s). Steps to a Transdisciplinary Approach for Basque Studies”.
Workshop-a irekia da, eta astelehenean parte hartu nahi dutenek emailez eska dezakete bileraren esteka helbide hauetara idatzita: a.anduaga@ikerbasque.org edo julieta.gaztanaga@conicet.gov.ar