euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astelehenean bukatuko da abuztuan FEVAk Bahia Blancan eratutako buruzagi-tailerrean izena ematea

2011/08/09

Bahia Blancako Unión Vasca Euskal Etxean egingo da abuztuaren 20 eta 21ean buruzagiak trebatzeko FEVAren hurrengo tailerra (argazkia EuskalKultura.com)
Bahia Blancako Unión Vasca Euskal Etxean egingo da abuztuaren 20 eta 21ean buruzagiak trebatzeko FEVAren hurrengo tailerra (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Datorren astelehenean, abuztuaren 10ean, bukatuko da FEVAk Buenos Aires probintzia hego-mendebaldeko Bahia Blanca herrian abuztuaren 20 eta 21ean bere baitango euskal etxeetako kideentzat antolatutako Buruzagi Formakuntzarako Tailerrean izena emateko epea. Euskal Etxe bakoitzak bi partaide bidal ditzake, eta bertara joateko bidaia baino ez du ordaindu behar izango. Euskal Etxeen kudeaketa eta administrazio lanak izango dira tailerreko hizpide.

Bahia Blanca, Argentina. Euskal etxe bat nola kudeatu, ezinbesteko lan administratiboa nola eraman eta edozein pertsonak euskal etxe bateko buruzagi izateko euskal kulturaz eta kudeaketaz oro har izan behar dituen oinarrizko ezagutzak dira FEVAk proposatzen duen tailer honen ikasgai nagusiak. Abuztuaren 20 eta 21ean gauzatuko da, eta izena emateko azken epea datorren astelehenean bukatuko da.

Euskal Etxe bakoitzak bi partaide bidal ditzake, esatera baterako Zuzendaritza Batzordeko kide bat eta idazkari edo administratibo bat; bi partaide baino gehiago bidaliko balitu, bitik gorakoen gastuak bere gain hartu beharko lituzke.

GASTUAK

-Janaria: FEVAk hartzen du bere gain (lehenengo biena)
-Garraioa: euskal etxe bakoitzaren gain
-Ostatua: lo egiteko lekua FEVAren kontu joango da (euskal etxe bakoitzeko lehenengo biena)

PROGRAMA

Larunbata:

- 09:00etan: ordezkarien harrera
- 10:00etan: kudeaketa administratibo tailerra
- 13.30etan: bazkaria
- 17:00etan: kudeaketa administratibo tailerra
- 19:00etan: euskal kultur formakuntza 
- 21:30etan: afaria

Igandea:

-10:30etan: segida eta tailerra amaitzea
-13:00etan: bazkaria

Izena emateko aski da email bat hona bidaltzea, partaideen izen-deiturak eta dokumentu-zenbakiak adieraziz.

-FEVAren webgunea: www.fevaonline.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia