Vitoria-Gasteiz. Datorren astelehena, martxoaren 25a, da azkeneko eguna 2019ko Gaztemundun parte hartu nahi duten gazteentzako, euren izena eman eta selekzio prozeusna sartu ahal izateko. Gogoratu deialdia Euskal Etxeetako kide diren 18 eta 35 urte arteko 15 gazterentzat dela, eta irailaren 23tik urriaren 6ra gauzatuko dela. Aurtengoan, Euskal Gizataldeen Mundu-Batzar urtea denez, euskal etxe eta elkarteen kultur kudeaketari buruzko formazioa emango du, eta gazteak VII. Mundu-Batzarreko partaide izango dira, bozaz baina ez bozkaz.
Besteak beste, partaideek honako baldintzak bete beharko dituzte euren eskabideak bidali ahal izateko:
-18 eta 35 urte bitartekoak izatea 2019ko urtarrilaren 1ean
-Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo izatea.
-Euskal Etxeen Erregistro ofizialean dagoen euskal etxe bateko bazkide izatea hiru urtez bederen
-Gaztemundu programan aurretik parte hartu ez izana
Hautagai guztiek lan bana aurkeztu beharko dute honako gaiaz: kide bakoitzaren euskal etxeak, kudeaketaren ikuspegitik, zer erronka duen etorkizunari begira; AMIA azterketa-matrizea sartu beharko da (ahuleziak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak), hobetzeko proposamenekin.
Deialdiko arau eta baldintza guztiak, hemen irakur daitezke (pdf-n, bertsio ofiziala); edo hemen (html, bertsio elebiduna).