euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteburuan jokatuko dira Bilboko Bizkaia Frontoian IV. Nazioarteko Euskal Pilota Txapelketaren finalak

2011/12/08

Txapelketan parte hartzen ari diren pilotarien talde argazkia (argazkia MPB)
Txapelketan parte hartzen ari diren pilotarien talde argazkia (argazkia MPB)

PUBLIZITATEA

Iragan asteburuan, abenduaren 2an, abiatu zen Bilbon IV. Nazioarteko Euskal Pilota Txapelketa eta bertan ari dira lehian astean zehar Argentina, Uruguai, Venezuela, Mexiko, Txile, AEB, Australia eta Euskal Herriko pilotari onenetariko batzuk. Txapelketa frontoian eta trinketean jokatzen da eta jokamoldeak honakoak dira: frontoian Eskuz banaka Irekia, Nesken gomazko paleta eta Pala motza Irekia; trinketean, berriz, Eskuz binaka Irekia, Mutil gomazko paleta eta Larruzko Paleta. Munduko Pilota Batzarraren webgunean segi daitezke orain arteko emaitza guztiak.

Bilbo, Bizkaia. Gaur eta bihar jokatuko diren finalaurrekoetan erabakiko da asteburuan zehar Nazioarteko Euskal Pilota Txapelketa nortzuk jokatuko duten. Munduko Pilota Batzarra elkartea lehiaketaren berri ematen ari da egunero bere webgunean, eta pilotazaleek bertan aurki ditzakete azken datuak eta emaitzak. Txapelketan Argentina, Uruguai, Venezuela, Mexiko, Txile, AEB, Australia eta Euskal Herriko pilotariak ari dira parte hartzen.

Hauek dira txapelketa jokatzen ari diren ordezkaritzak:

-FEVA (Argentina): Jose Luis Solasagastia (ordezkaria). Pilotariak: Rocio Basterra del Val, Mª Lis Garcia, Jorge Rifourcat, Gaston Inchausti, Sebastian Inchausti, Martin Azkoitia, Javier Zubillaga eta Joseba Bilbao.

-Txile (Euzko Etxea): Ricardo Latorre (ordezkaria), Zita Solas, Marcela Velasquez, Jonatas D'Annucio, Juan Pablo Cabelo eta Sebastian Alonso. 

-NABO (Estatu Batuak): Isabel Bilbao (ordezkaria), Mª Esther Ciganda, Michelle Friebell, Gratien Etchebehere, John Falxa, Alfio Casale, Ryan Boyd eta Tony Huarte.

-Uruguai: Esteban Fagalde (ordezkaria), Ximena Boragno, Jimena Miranda, Jose Manuel Echeverria, Ignacio Unzurrunzaga, Marcos Rodriguez eta Martin Moyano. 

-Mexiko: Rafael Morales, Heriberto Lopez, Victor Lopez, Alberto Rodriguez, Arturo Rodriguez eta Jose Azael Herrera.

-Venezuela: Jorge Borrajo eta Gabriel Reyes.

-Australia: Jose Larrazabal (ordezkaria),  Patrea Bojack eta Anne Kotano.

Euskal Selekzioaren kasuan zenbait elkartetako pilotariek osatzen dute taldea.

-Euskadiko Euskal Pilota Federaziotik: Pablo Fusto, Josu Oleaga, Mikel Olano, Jose Maria Zezeaga eta Unai Martin (ordezkariak); pilotariak: Ariane Arrieta, Laura Saez, Amaia Irazustabarrena, Ander Antxia, Rober Uriarte, Mikel Gonzalez, Inhar Ugarte, Ismael Larrazabal, Ander Elezkano, Ariel Musri, Mikel Iraurgi, Mikel Zulueta, Iñigo Arrieta, Kepa Leiba, Oier Saez de Camara, Ernesto Olano, Iñigo Altuna, Ibai Iradi eta Aitor Gorrotxategi.

-Esku Pilota elkartetik: Gregory Agirre eta Lazkano.

-Innpala elkartetik: Oiarzabal-Galan, G. Garcia, Lejarzegi eta Ibargarai.

-Asegarcetik: Tainta.

-Aspepelotatik: I. Larrinaga.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia