euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteburuan ekingo dio Villa Mariako Euzko Etxeak 2017ko Euskal Kultur Asteari; igandean, ENE ospatuko dute

2017/11/27

Euskal banderadunak Villa Mariako 2017ko Gizatzaldeen Jaian
Euskal banderadunak Villa Mariako 2017ko Gizatzaldeen Jaian

PUBLIZITATEA

Biztanlego osoari begirako mota askotako ekintzak antolatzen ari dira Villa Mariako euskal lagunak abenduaren 2tik 9ra egiteko. Omenaldiak, hitzaldiak, musika eta dantza ikuskizunak… Aurtengo Kultur Asteko programaren barruan, instituzioko lagunentzat garrantzi handia duten bi festa ospatuko dira; Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) eta urte amaierako afaria. Berri honekin batera etxe cordobatarretik jakinarazten digute aurten ere arrakasta handiz pasatu dela hiriko Kolektibitateen Jaia.

Villa Maria, Argentina. 61. ediziora iritsiko da aurten Villa Mariako Euzko Etxeak antolatutako Euskal Kultur Astea eta eralundeko atal guztien laguntzarekin garatuko da ekintzen programa, abenduaren 2tik 9ra.

Hona egitaraua egunez egun:

Abenduaren 2an, larunbata:
-18etan, lore-eskaintza La Piedad  Kanposantuan, Euskal Etxearen panteoian
-19etan, lore-eskaintza Gernika Enparantza txikian

Abenduaren 3an, igandea:
-10:30etan, Esker emate meza Santisima Trinidad Parrokian
-11:30etan, Centenario Plazan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean, Denak Bat abesbatzaren kontzertua, Jai Alai taldeko dantzarien emanaldia eta Danborrada
-13etan, Euskararen Nazioarteko Eguneko bazkaria

Abenduaren 5ean, asteartea:
-20etan, Emakumeen Batzordearen hitzaldia. Liliana Fassiren liburuaren aurkezpena

Abenduaren 6ean, asteazkena:
-21etan, Mus eta ‘truco’ txapelketak

Abenduaren 7an, osteguna:
-21etan, euskal zinea: ‘Buscando a Aguirre’ dokumentala pantailaratuko da

Abenduaren 9an, larunbata:
-21etan, Urte Amaierako Jaia. Triama taldearen ikuskizuna.

Bazkari/afarian parte hartzeko sarrerak erosteko edota informazio gehiago jasotzeko, Euskal Etxearekin jarri behar da kontaktuan 0353 453-4400 telefonoan.

Kolektibitateen Jaia

Azaroaren 4an ospatu zen Villa Marian 2017ko Kolektibitateen Jaia. Festa Tito Suarez Udal Anfiteatroaren aurrean eta Plaza de la Musika enparantzan izan zen partaide zirela gizatalde italiar, balear, sirio-libanoar, piamontear, boliviar, kubatar, perutar eta euskalduna. Euzko Etxetik Ismael M. de Alegriak EuskalKultura.com-i jakinarazi dionez, “urte berezia izan da, aurten hiriaren 150. urteurrena izan dugulako, eta horregatik Udalarekin batera antolatu dugu.Jaia. Emaitza bikaina izan da eta aukera ederra herri partaideen dantzak, musika, jantzi tipikoak eta batez ere sukaldaritza erakutsi eta dastatu ahal izateko”.

Standean eta euskal sukaldaritzarekin luzitzeaz gain, oholtza gainean ere gailendu dira Euskal Etxeko lagunak, danborradarekin, dantzekin eta banderadunekin.


[Villa Mariako Gizataldeen Jaiaren laburpen adierazgarri bat]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia