euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteburu honetan Las Vegaseko Euskal Jaia da Nevadan; ondokoan Euskal Kantari Eguna & Piknika Lincoln Kalifornian

2024/10/04

Bere bi azkeneko hororduetara iritsi da 2024ko AEBko 2024 udako euskal festen egitaraua: Las Vegasen eta Ipar Kalifornian
Bere bi azkeneko hororduetara iritsi da 2024ko AEBko 2024 udako euskal festen egitaraua: Las Vegasen eta Ipar Kalifornian

PUBLIZITATEA

Las Vegas, Nevada, AEB. Urteroko 'udako' euskal piknik eta festen sasoiko azkeneko bi asteetan gaude Estatu Batuetan. Datorren igande honetan bere urteroko Euskal Festa egingo du Las Vegaseko Euskal Etxeak Blue Diamond-en, eta datorren asteko larunbatean, berriz, aurtengo sasoiko azkeneko hitzordua izango dute euskal etxe estatubatuarrek Kaliforniako Lincoln-en, Iparreko Ibarra Euskal Etxearen eskutik. Azken kasu honetan, gainera, piknikarekin batera NABOren Euskal Kantari Egunaren egoitza ere izango da Rocklineko euskal elkartea.

Igande honetako, urriaren 6ko, euskal festari dagokionez, bere 43. urteurrena ospatuko du bertan Las Vegas 'Lagun Onak' Basque Club euskal etxeak. Egitaraua internetez zabalduko den euskal mezarekin hasiko da goizeko 11etan, aita Antton Egiguren euskal omoniera meza-emaile (AEBko Artzai Ona euskal elkartearen Facebook orrialdetik segitu ahal izango da zuzenean, eta ondoren grabaketa eskuragai geratuko da bertan). Bazkaria 13:00etan abiatuko da, txorizo errea, paella, bildots-saiheskiak (kostaletak errerik), entsalada-eta dituen menuarekin (prezioa, 25 helduko, haurrek 15 dolarna, ekarri zeure freskagarriak). Lekua,  Spring Mountain Ranch State Park (6375 Hwy 159, Blue Diamond, Nevada).

Datorren asteko larunbatean, urriaren 12an, ostera, 2024ko 'udako sasoiko' azkeneko euskal festaren txanda izango da, Iparreko Ibarra Euskal Etxea antolatzaile —askok Rocklineko Euskal Etxea bezala ezagutzen dutena— Kaliforniako Lincoln herriko McBean Hall-en (65 McBean Park Dr, Lincoln, CA 95648). Bertako 20. Euskal Piknikarekin batera, NABOren Euskal Kantari Eguna ere ospatuko da bertan. Gogoratu euren euskal kantu edo bertsoak partekatu nahi dituzten guztiak daudela gonbidatuta kantatzera, oholtza gain edo azpira. Afaria erreserbatu nahi baduzu, hemen egin dezakezu. Hona egitaraua:

- 08:00 Mus Txapelketan izena ematea
- 09:00 Mus Txapelketa hasiko da
- 12:00 Bazkaria, Tri-Tip sandwitxak
- 14:00 Dantzariak eta NABO Euskal Kantari Egun
- 16:00 Txingak eta indar probak
- 18:00 BBQ Lamb & Chicken afaria eta zozketak
- 20:00 Erromeria eta dantzaldia Iñaki Retarekin



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia