euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteburu honetan egingo du Chinon bere piknika Southern California Basque Club-ek, Udalekuko haurrak partaide

2017/06/30

"Southern California Basque Club"en piknik eta festa iragartzen duen pankarta Chinoko Fairgrounds-etan (arg. EuskalKultura.com)
"Southern California Basque Club"en piknik eta festa iragartzen duen pankarta Chinoko Fairgrounds-etan (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Urtero uztaileko lehenengo asteburuan egiten du bere piknik eta festa Hego Kaliforniako 'Southern California Basque Club'-ek. Iaz, elkartearen 70. urteurrena zela-eta NABO Convention ere bertan egin zen. Aurten, piknikaren 71. urteurrenarekin, izango du baita ere partaidetza berezi bat, egun hauetan Chinon egiten arin den NABO Udalekuko haur eta gazteak bertan arituko baitira, eta emanaldi berezia eskainiko baitute. Asteburuko euskal festa kaliforniarreko egitaraua bildu dugu.

Chino, Kalifornia, AEB. Urtero bezala, hemen da uztaila, eta uztaileko lehenengo asteburuan --aurten hilaren 1 eta 2an-- Hego Kaliforniako Southern California Basque Club (SCBC) euskal etxearen piknik eta festa. Chinoko Fairgrounds edo azokalekua egoitza hartzen duen festa honek, joan den astelehenetik hona Chion bertan garatzen ari den NABO Udalekuko haurren bisita eta partaidetza izango du aurten.

Izan ere, 103 dira 2017ko NABO Udalekuan parte hartzen ari diren 10-15 urte arteko haur eta gaztetxoak, guztiak Estatu Batuetako Pennsylvania, Idaho, Nevada, Oregon, Utah, eta Kaliforniatik; Kanadako British Columbiatik eta Euskal Herritik (haur bat) etorriak. Astelehenetik honako eskoletan ikasitakoekin, partaide izango dira SCBAeko piknikean eta lorituko dituzte, hain segur, bertaratuko diren euskaldunak eta euskaldunen lagunak.

Horretaz arduratzen ari dira, hain zuzen, Udalekuko irakasle amerikar eta ez-amerikarrak. Azken hauen artean daude Julen Fagoaga iruritarra, dantza irakasle trebatua, dantza maisua, besteak beste Iruñeko San Fermin ikastolan; Itsaso Otondo zigatarra, irakaslea baita ere eta Udalekun Euskal Kultura klaseak ematen ari dena; Virginia Oteiza zigatarra hau ere, euskara eskolez arduratzen ari den irakaslea; Axun Ezkurra doneztebarra, txistua irakasten ari dena; eta Aitor Arabiourrutia abadiñoarra, pilota irakastea bere gain hartu duena, Chino bertako Aphessetchetarren trinketean.

Hona datorren larunbat eta iganderako euskal pknik eta  jaiaren egitaraua:

Latunbatean, uztailaren 1ean

-17:00etan: Iristea eta zintzur bustitzea
-18:30etan: Afaria (helduek, $20, haurrek, $10)
ondoren:
Ikuskizuna: Udalekuko haurren eskutik
Dantzaldia: Jean Flesher Band musikari

Igandean, uztailaren 2an

-10:30etan: Euskal meza; meza-emaile, aita Javier Altuna; euskal dantzariak eta klika partaide
-13:00etan: Bazkaria (behiki barbakoa, helduek, $20, haurrek, $10)
-15:00etan: Ikuskizunak (Chinoko euskal dantzariak eta Udalekuko dantzariak)
-18:00etan: Afaria (ardiki barbakoa, helduek, $20, haurrek, $10)
-18:30etan; Dantzatzeko tenorea zabalduko da; musikariak, Jean Flesher Band)
(18:00etatik aurrera "lukinka Sandwhichak" ere erosgai egonego dira)

-Southern California Basque Club: http://www.socalbasqueclub.com
-Facebook: Southern California Basque Club

-NABO: http://nabasque.org



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia