euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteburu honetan berreskuratuko dira AEBko Chinon eta Argentinako Ayacuchon bertako bi Mus Txapelketa Nazionalak

2022/06/17

Bi urteko etena eta gero aurrera doa Munduko Mus Txapelketa 2022. AEB eta Argentinan asteburu honetan dira final nazionalak
Bi urteko etena eta gero aurrera doa Munduko Mus Txapelketa 2022. AEB eta Argentinan asteburu honetan dira final nazionalak

PUBLIZITATEA

Chino, Kalifornia, AEB. Euskal Etxe mailako txapelketak egin ostean, Chinoko Euskal Etxearen egoitza izango da larunbat honetan, ekainaren 18an, 2022ko NABO Mus Txapelketako finalaren egoitza. 39 bikote lehiatuko dira Estatu Batuetako txapela irabazi eta herrialde honetako ordezkari izateko urrian Boisen egingo den mundu mailako txapelketan. Biharkoko antolatzaile, Pierro Etcharren buru duen NABOko Mus arloa, eta ekitaldien egoitza izango den eta tokiko programa abegikor osatu duen Chino Basque Club bera.

Herrialde osotik gerturatuko dira bihar euskal etxe eta elkarte partaideeetako muslari eta delegatuak. Hitzordua goizeko 7:30etan hasiko da, partaideak erregistratzearekin. Baieztatuko da, besteak beste, erakunde bakoitza egunean egotea NABOrekiko kuota eta ordainketei dagokienez, eta egunari dagozkion xehetasunak emango dira. Txapelketa, berez, 8:00etan hasiko da eta egun osoan zehar garatuko, bazkarirako tartetxo bat barne. Partidak lau erregetara dira eta zorrotz eutsiko zaie argitaratutako arauei.

Argentinan ere Txapelketa

Asteburu honetan bertan, bestalde, Argentinak ere erabakiko ditu nazioarteko txapelketara bidaliko dituen ordezkariak. Argentinako final nazionala bihar eta etzi, ekainaren 18 eta 19an, jokatuko da Buenos Aires probintziako Ayacuchon, bertako Euskal Odola Euskal Etxea eta FEVA antolatzaile, 16 bikote lehiakide.

Ez da oraindik pandemia aurrekoa berreskuratu, baina azkeneko bi urteetan COVID-19ak baldintzatuta, inguratuko diren muslariek gogo handiz inguratuko dira bihar Chino eta Ayacuchora. Estatu Batuei dagokienez, 2019an jokatu zen azken txapelketa nazionalak, Nevadako Winnemucan, 44 bikote bildu zituen, eta 11 orduko ekitaldiaren ondotik Los Banoseko Euskal Etxeko Victor Albistur eta Martin Hirigoyenek irabazi zuten txapela, bigarren Bakersfieldeko Kathy Iturriria Laverty and John Iturriria izanik



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia