euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteburu bizia ospatu du Necocheako Euzko Etxeak FEVA, Hator Hona eta San Inazio afariarekin

2018/07/31

Euzko Etxearen 2018ko Iñaki Deunaren afaria
Euzko Etxearen 2018ko Iñaki Deunaren afaria

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Iñaki Deunaren Eguna ospatzeko programa luzea egiten badute ere --gaur bertan, San Inazio Eguna, badira ekitaldiak, baita aurrerago ere, irailean-- ekintza nagusiak joan den asteburuan burutu ziren Necocheako Euzko Etxean. Larunbat goizean FEVAk deitutako "Haztearren, gogoeta" izeneko gazteentzako Tailerra egin zen 22 gazte partaide. Ana Idigoras aditua koordinatzaile. Euskal Etxetik EuskalKultura.com-i jakinarazi zaionaren arabera eztabaida interesgarriak sortu ziren taldean eta oso gustura egin zuten lan euskal etxeetako ordezkariek.

Larunbatean bertan FEVAko Zuzendaritza Batzordea ere bildu zen. Lana bukatuta gazteek eta FEVAko ordezkariek Euzko Etxeak antolatutako San Inazio Eguneko afari eta erromerian hartu zuten parte.

250 lagun bildu ziren jaian, ‘Hator Hona’ truke programan parte hartu zuten Euskal Herriko hiru gazteek, alegia Garaitz Velez Juaristi, Unai Izagirre Etxeberria eta Lierni Kamio Rodriguez-ek ere hartu zuten parte. Afalostean, dantzan, ordu txikiak arte luzatu zen parranda.

Euskal Etxeko lehendakari Kiti Zubillagaren esanetan, “ekitaldiaren oso balantze ona egiten dugu; dena primeran atera zen eta horregatik esker beroenak luzatu nahi dizkiet lagundu zuten guztiei. Orain San Inazio programako geratzen diren gainerako ekintzak prestatzen ari gara, tartean abuztuaren 3an egingo dugun Aitona-amonen jaia eta irailean egingo dugun dantzaldia”, jakinarazi digu Zubillagak.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia