euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astebete geratzen delarik Argentinako Euskal Asterako, Euzko Etxeak hainbat afixa kaleratu ditu ekintzen iragarle

2014/10/23

2014ko Euskal Aste Nazionalaren gonbite eta afixak
2014ko Euskal Aste Nazionalaren gonbite eta afixak

PUBLIZITATEA

400dik gora dantzari eta beste ehundaka partaide, euskaldunen ondorengo eta Euskal Herriaren lagun eta babesle elkartuko dira berriro ere Aste Nazionala ospatzeko, aurten azaroaren 1etik 9ra La Plata hirian. Ekitaldi erraldoi honen antolatzailea den Euzko Etxeak behin betiko programa jakinarazi du eta programarekin batera, ekintzak sustatzeko afixak zabaldu ditu sare sozialetan. 

La Plata, Argentina. 2014ko Euskal Aste Nazionalaren programak mota askotako aktibitateak biltzen ditu, tartean, kultura, sukaldaritza eta kirol arloetakoak. Ekintzetan izen handiko pertsonek hartuko dute parte Argentinako euskal diasporakoek baita Euskal Herritik propio etorritakoek ere. Jaiaren inaugurazioa azaroaren 1ean izango da eta ohi bezala ekitaldiaren kgailurra ostiral eta igandearen artean izango da, hiru egun hauetan garatuko baitira jarduera nagusiak. Ostiral goizean, esaterako, “Euskal gizartearen oraina eta geroa” topaketa politikoa egingo da, Aitor Esteban (EAJ), Pello Urizar (EH Bildu), Paul Rios (Lokarri) eta Mario Zubiaga (Gure esku dago) lagun. Larunbatean, berriz, 400 inguru dantzarik dantzatuko dute Gau Emanaldian, eta igandean euskal asteko partaide guztiak bilduko dira agur bazkarian. Hona, eguneratuta, programaren azkeneko bertsioa. Informazio gehiago, Euzko Etxea-ren webgunean.

Larunbata, azaroaren 1a

-10etatik 15etara, Hockey Topaketa/ Haurren Futbola. Lekua: Las Banderitas Kirol Zelaia, City Bell.
-19:30etan, 2014ko Euskal Aste Nazionalaren inaugurazioa. Agintarien hitzak. Aurreskua. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-gunea.
-20:00etan, Magdalena Mignabururen ‘Gure Arropa’ erakusketaren estreinaldia. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko erabilera anitzeko aretoa.
-20:00etan, Iparraldeko Euskal Kultur Erakunde eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren “Euskaldunen Argentina” argazki erakusketaren inaugurazioa, Euzko Etxea-k eta Aliantza Frantsesak antolaturik. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko A aretoa.
-21:00etan, Ohorezko ardoa. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-gunea.
-Nazioarteko pilota txapelketa, Euskal Pilota nazioarteko kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak izango dira, Larruzko Pala eta Emakumezko Argentinako Pala modalitateetan, biak trinketean. Xare erakustaldia. Lekua: euskal etxeko pilotalekua.

Igandea, azaroaren 2a

-15etatik 21etara, “7º Abierto de la Ciudad de La Plata” Xake Txapelketa, hiri, nazio eta mundu mailako txapeldunak partaide. Lekua: euskal etxeko Toki Alai aretoa.
-17:00etan, Itsuen Futbol Taldearen erakustaldia. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko parkea.
-18:30etan, Magdalena Mignaburu-ren “Euskal Aberria Argentinan: Ehun urte abertzaletasun” liburuaren aurkezpena. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko mikrozinea.
-19:30etan, Euzko Etxea-ko abesbatzaren kontzertua. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko mikrozinea.
-Nazioarteko pilota txapelketa, Euskal Pilota nazioarteko kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak izango dira, Larruzko Pala eta Emakumezko Argentinako Pala modalitateetan, biak trinketean. Xare erakustaldia. Lekua: euskal etxeko pilotalekua.

Astelehena, azaroaren  3a

-17etik 21etara, Euskal kulturari buruzko hitzaldiak: Mikel Ezkerroren “Euskaldunak Argentinan”; Jorge Beramendiren “Euskaldunen sorrera”, Carlos Irisarriren “Euskal literatura lehen eta gaur”, Dani Oiarbideren “La Platako Unibertsitateko Euskara lektoretza. Etxepare Institutua”,  eta Luis Luquezen “Euskaldunak Ternuan”. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko mikrozinea.
-Nazioarteko pilota txapelketa, Euskal Pilota nazioarteko kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak izango dira, Larruzko Pala eta Emakumezko Argentinako Pala modalitateetan, biak trinketean. Xare erakustaldia. Lekua: euskal etxeko pilotalekua.

Asteartea, azaroaren 4a

-18:00etan, “Euskaraz idaztea: euskal literaturara hurbiltzea” izenburuko Fito Rodriguez idazle euskaldunaren hitzaldia, Etxepare Institutuko La Platako Unibertsitateko Euskara Lektoretzaren koordinaziopean. Lekua: UNLP, Ekonomia Fakultateko B ikasgela. 6. Kalea, 47 eta 48 artean.
-18etatik 20etara, Haurren Futbol Topaketa. Lekua: euskal etxeko polikiroldegia.
-Nazioarteko pilota txapelketa, Euskal Pilota nazioarteko kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak izango dira, Larruzko Pala eta Emakumezko Argentinako Pala modalitateetan, biak trinketean. Xare erakustaldia. Lekua: euskal etxeko pilotalekua.

Asteazkena, azaroaren 5a

-18etatik 20:30etara, ‘Euskal Zinemaren Ibilbidea: 1895-20132’ hitzaldia. Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo zuzendarien Kutsidazu bidea, Ixabel filmaren proiekzioa.  Eztabaida Carlos Gabilondok zuzendua. Lekua: “Bernardino Rivadavia” Kulturguneko mikrozinea. Sarrera libre eta doakoa.
-Nazioarteko pilota txapelketa, Euskal Pilota nazioarteko kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak izango dira, Larruzko Pala eta Emakumezko Argentinako Pala modalitateetan, biak trinketean. Xare erakustaldia. Lekua: euskal etxeko pilotalekua.

Osteguna, azaroaren 6a

-19etan, Marcela Inda eta Sabrina Oteguiren “A(nt)ZE(z)LANA!” obraren antzezpena. Testua “Nire Etxea-Mi Casa” antzerki lehiaketaren irabazlea izan da eta Estefania Bonafine, Patricia Crescenz, Erica Ledo eta Marcelo Perona aktoreek taularatuko dute, Mario Lombard-en zuzendaritzapean. Lana gaztelaniaz dago eta antzerki irakurria izango da.  Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-gunea.

Ostirala, azaroaren  7a

-8:00etan, Ordezkaritzen harrera/Gosaria. Lekua: euskal etxea.
-10etatik 13etara, “Euskal gizartearen oraina eta geroa” topaketa politikoa. Topaketara Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten indar politiko guztiak eta gizarte eragileak gonbidatu dira. Diputatuen Ganberako partehartzaileak Aitor Esteban (EAJ), Pello Urizar (EH Bildu), Paul Rios (Lokarri) eta Mario Zubiaga (Gure esku dago) izango dira. Lekua, Buenos Aires Probintziako Diputatu-Ganbera. 53. kalean, 7 eta 8. Artean.
-13:00etan, Bazkaria. Lekua: euskal etxea.
-19etatik 21etara, Abesbatzen Topaketa, Cañuelasko Denak Bat, San Nicolasko Euskal Etxea, Buenos Airesko Euskaltzaleak eta La Platako Euzko Etxea euskal etxeak partaide. Lekua: Udaletxeko Urrezko Aretoa, 12. kalean, 51eta 53 artean, 1. solairuan.
-20:30etan, Euskal Lanari omenaldia. Topaketa La Plata Handiko Industria Elkartearekin eta La Platako Udalarekin batera antolatuko du euskal etxeak. Lekua: República de los Niños erakusketa-lekua.
-21:30etan, La Plata Handiko Industria Elkarte Argentinarraren urteko afaria. Lekua: República de los Niños.
-22:00etan, Kantu Afaria. Lekua: Euskal Etxea.
-23:00etan, Erromeria. Euskal etxeetako eta Euskal Herriko musikariak zuzenean. Lekua: Toki Alai euskal etxeko aretoa.

Larunbata, azaroaren 8a

-8:00etan, Ordezkaritzen harrera/Gosaria. Lekua: euskal etxea.
-9:30etatik 11:30etara, FEVAren bilera. Ondoren, Eusko Jaurlaritzaren mandatarien harrera. Lekua: Republica de los Niños.
-11:40etan, Diaspora Proiektuaren aurkezpena, Iparraldeko Eusko Ikaskuntza-ko Maialen Zamponi-ren eskutik. Lekua: Republica de los Niños.
-9etatik 13etara, Euskal liburutegien 16. Bilera. Lekua: euskal etxea.
-10:00etara, Dantza taldeen zuzendarien bilera. Lekua: euskal etxea.
-13:00etan, Bazkaria. Lekua: euskal etxea.
-14etatik 17etara, Euskara standa. Lekua: Euskal etxea.
-17:00etan, Kalejira. Lekua: euskal etxetik Atenas Klubera, 12. Kaletik.
-19etatik 21:30etara, Dantza emanaldia. Omenaldiak. Lekua: Atenas Kluba.
-22:00etan, Kantu Afaria. Lekua: Euskal etxea.
-24:00etan, 'Itziarren semeak' taldearen kontzertua. Erromeria. Lekua: euskal etxeko Toki Alai aretoa.

Igandea, azaroaren  9a

-10:30etan, Meza. Lekua: Nuestra Sra. de la Misericordia Kapera, República de los Niños-en.
-11:30etan, Plaza dantzak. Lekua: República de los Niños.
-13:00etan, Agur Bazkaria. Euskara lehiaketen eta Pilota Txapelketen sari banaketa. Omenaldiak. Lekua: República de los Niños-eko karpa.
-17:00etan, Agurra

Helbideak:

-“Islas Malvinas” Kultur-gunea: 19. kalea, 50 eta 51. artean
-“Bernardino Rivadavia” Kultur-aretoa: 7. kaleko 755. Zenbakian (47 eta 48. Artean)
-República de los Niños erakusketa-lekua: General Belgrano Bidea eta 500. kalea. Gonnet.
-Atenas Kluba: 13. kalean, 58 eta 59. artean.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia