euskal diaspora eta kultura
2013/05/07
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Jose Mendiague bertsolari eta poeta garrantzitsua da Diasporan. 18 urte zituela Hazparnetik Ameriketarako bidea hartu zuen; euskaltzale handia, gogor lan egin zuen euskal kulturaren alde eta ospe handiko gizon bilakatu zen euskal komunitatean. Zeuk ere horren berri zehatzago eta hurbilago eskuratu nahi izango duzulakoan, info@euskalkultura.com helbidera maiatzaren 14ko 23:59ak baino lehen (Euskal Herriko ordua) eta zozketan parte hartuko duzu. Maiatzaren 16an argitaratuko ditugu emaitzak.
Jose Mendiagueren bizitzari buruzko pastorala Jean Bordaxar musikari xiberotarrak idatzi zuen, eta idazlearen erriak, Arrokiagak, hartu zuen lanaren antzezpena 2012ko uztailaren 29an.
Mendiague Argentinan, Txilen eta batez ere, Uruguain ibili zen. Euskaraz idazlan asko osatu zituen eta horietako batzuk Montevideoko (Uruguai) Euskal Erria eta Haitza aldizkarietan argitara eman ziren, baita Baionako Eskualduna eta Eskualdun Ona astekarietan ere. Hego Ameriketako euskaldunen artean euskal kultura eta nortasuna biziarazten lan handia egin zuen, eta hori dela eta bere lana eta bertsoak ezagunak izan ziren oso Rio de La Plata aldean. Otañorekin batera, Rio de La Plata eta Diasporako bertsolari handienetakoa da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus