euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteazkenean hasiko da Mexiko DFn 'Euskaldunen ekarria XIX. eta XX. mendeetako Mexikon' izeneko Kongresua

2007/05/17

Amaya Garritz historialaria (erdian) Mazatlango Euskal Astean euskal presentziari buruz eman zuen mintzaldian (argazkia vascosmexico.com)
Amaya Garritz historialaria (erdian) Mazatlango Euskal Astean euskal presentziari buruz eman zuen mintzaldian (argazkia vascosmexico.com)

PUBLIZITATEA

Datorren maiatzaren 23an abiatuko da Mexiko hiriburuan Euskal Presentziari buruzko I. Nazioarteko Kongresua, 'Euskaldunen ekarria XIX eta XX mendeetako Mexikon' izenburuarekin. Maiatzaren 25a bitartean egingo da. Amaya Garritz historialaria da nazioarteko topaketaren koordinatzailea eta antolatzaileen artean Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Ikerketa Historikoen Institutua eta aurten mendeurrena ospatzen ari den Mexikoko Euskal Etxea daude.
Euskal Herriko eta Mexikoko hogei bat ikerlari eta historialari bilduko dira Mexiko hirian datorren astean egingo den kongresu honetan, Amaya Garritz antolatzaileak BasqueHeritage.com-i azaldu dionez. 'Euskaldunen ekarria XIX. eta XX. mendeetako Mexikon' izenburupean, bilkura hilaren 23tik 25era luzatuko da. Topaketak Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Ikerketa Historikoen Institutua eta Mexikoko Euskal Etxearen babesa bildu du, besteak beste. Euskal Etxeak bere mendeurrena ospatzen ari da aurten eta Kongresua data esanguratsua ospatzeko antolatu diren ekitaldietako bat da.

Amaya Garritz historialaria da Kongresuaren koordinatzailea, azken urteetan Mexikon euskal presentziaren ikerketan gailendu den aditu nagusienetakoa. Garritzek ikerketa hauek bultzatzeko ekimen ugari antolatu ditu, 1994. urtean eginiko 'Euskaldunak Mexikoko erregioetan' kongresua tarteko, Veracruzen. Orain hiriburuan egingo den hitzordu berri honekin euskal presentziaren ikerketan sakontzeko aukera izango dute hainbat ikerlari eta adituk.

EGITARAUA

Maiatzaren 23a

-9:00. Irekiera ekitaldia
-9:30. I. Mahaia. Buru: Eduardo Ormaechea Pascual. Migración vasca.

-Patricia Massé, Juan Antonio Azurmendi. Trascendencia fotográfica de un vasco en México a fines del siglo XIX
-Macrina Rabadán Figueroa, La presencia vasca en México (primera mitad del siglo XIX a través de las matriculas de españoles)
-Humberto Morales Moreno, Vascos poblanos en la época de la “emigración masiva” [de españoles a América] (1880-1940)
-Beñat Cuburu-Ithorotz, De Idibarnia a Michoacán: presencia vascofrancesa en México desde el Porfiriato hasta la Revolución

-11:30-12:00: Atsedena

-Oscar Flores Torres, Revolución, vascos y diplomacia en el norte de México, 1910-1920
-Martín Pérez Acevedo, Violencia, daños y reclamaciones. Los vascos en México, 1910-1939
-Pavel Leonardo Navarro Valdez, Los vascos de La Laguna frente a tiempos agitados 1936-1940
-Juan Manuel Herrero Álvarez, De nuevo España resurge ... al sonoro rugir del cañón

Maiatzaren 24a

-9:30. II. Mahaia. Buru: Imanol Ugarte Oria. Comercio, Industri y finanzas.

-Leonor Ludlow Wiechers, La participación del Banco de Bilbao en la banca mexicana (1900-1920)
-Eunice Ruiz Zamudio, Los empresarios vascos en México en el siglo XIX analizados desde los documentos notariales
-Rigoberto Arturo Román Alarcón, La familia Echeguren en Mazatlán 1842-1955
-Tyra González Orea, Andrés Bermejillo Martínez y su labor empresarial en México, 1904-1910

-11:30-12:00: Atsedena

Gladys Lizama Silva, Francisco Martínez Negrete Ortiz: Crédito y finanzas de un vasco en la región de Guadalajara
-Carlos Herrero Barvera, Los Vascos de la region central de Mexico y sus proyectos empresariales, 1900- 1950
-Rocío Díaz Nieto, Cómo los vascos participaron en la industria del aluminio en México 1930-1980
-Ana Rita Valero de García Lascuráin, Un vasco mexicano del siglo XX, José María Basagoiti Noriega. Estudio de caso

Maiatzaren 25a

-9:30. III. Mahaia. Buru: Amaya Garritz. Cultura y Difusión.

-Juan Ignacio del Cueto Ruiz Funes, Aportaciones del exilio vasco a la arquitectura mexicana (Tomás Bilbao, Juan de Madariaga e Imanol Ordorica)
-Lydia Elizalde Valdés, Fernando Luis J. de Elizalde, editor fundador de El Correo Español
-Luis Antonio Sánchez Ibarrola, Cecilia G. De Guilarte. Una tolosana en la prensa mexicana
-Julián Garritz Cruz, El doctor Antonio Medinabeitia Tabuyo y sus aportaciones a la Escuela Científica Mexicana

-11:30-12:00: Atsedena

-Eugenio Urrutia Albisua, La historia detrás de la Casa Albisua, (Sede de la Secretaría de Cultura del Estado de Puebla
-Berrojalbiz, Fernando, El juego de pelota vasco: Deporte popular en el Norte de México desde la época colonial hasta el siglo XX
-Amaya Garritz y Javier Sanchiz, El equipo de fútbol Euzkadi (1937-1939)
-Josu Ruiz de Gordejuela Urquijo y Ma. Carmina Ramírez Maya, Dos manifestaciones de la presencia vasca en México en su centenario: El Centro Vasco y El Euskotarra
-Alberto Alday Garay Los navarros de la comunidad baztanesa en la fundación y dirección del Centro Vasco de la Ciudad de México (1900-1937)


Lotura interesgarriak

Mexikoko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com

Vascosmexico
www.vascosmexico.com

Euskal presentziari buruzko kongresua Mexikon
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko maiatzaren 10ean

Mexikoko euskaldunei buruz mintzaldia Mazatlango Euskal Jaian
EuskalKultura.com-en 2005eko abenduaren 1ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia