euskal diaspora eta kultura
2011/10/28
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Donostiako Kursaalen egingo da asteazkenetik aurrera Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra, lau urtean behin Diasporako euskal etxe eta federazioen ordezkariak biltzen dituen topaketa. Edizio bakoitzean Eusko Jaurlaritzak eta euskal etxeek sustaturiko lau urteko egitasmoen balioespena eta hurrengo lau urteetarako norabidea finkatzeko hausnarketa egiten da. Halaber, euskal etxeetako ordezkariek euren esperientziak, arazoak edo kritikak agertzeko parada izaten dute. Topaketa, gainera, Diasporako kideen artean harremanak sendotzeko eta sinergia berriak sortzeko aukera izan ohi da.
Aurten 22 herrialdetako 80 bat ordezkarik parte hartuko dute kongresuan eta Gaztemundu programako Diasporako 30 gazteek ere bat egingo dute eurekin. Kongresuak hainbat ekimen uztartuko ditu aurtengoan, batzarreko saioen inguruan. Irekiak izango dira ekimen guztiak, batzarreko jardunaldiak izan ezik.
Jarraian jarduera bakoitzeko programak bildu ditugu:
Kongresua
Asteazkenean hasiko dira saioak eta euskal etxeek, federazioek eta HABE eta Etxepare bezalako erakundeek aurkezpenak egingo dituzte. Arratsaldean Patxi Lopez lehendakariak ofizialki inauguratuko du Kongresua eta mende bat baino gehiago duten euskal etxeei omenaldia egingo zaie.
Ostegunean, Kongresuaren barruan, "Euskal Herria Mugaz Gaindi" mintegia egingo da. Ostiral goizean hitzaldi eta txosten aurkezpen gehiago egingo dira eta arratsaldean Kongresuaren konklusioak landu eta bilduko dira.
-Programa osoa, hemen
EUSKAL HERRIA MUGAZ GAINDI MINTEGIA
Esan bezala, Kongresuaren bigarren eguna euskal diasporari buruzko mintegiak hartuko du.
-Programa, hemen.
HITZALDIAK IKASLEEI
Aurtengo edizioko beste berritasun bat eskola eta ikastoletako ikasleentzako hitzaldiak izango dira. Egitasmo honen helburua euskal kurrikulumean sartuta dagoen euskal emigrazioari buruzko ikasketa materiala sortzea da. Euskal emigrazioari buruzko dokumental hauek izango dira ikusgai Kursaalean: 'Basques in the West', 'Artzainak' eta 'Zuretzako'.
-Programa, hemen
LIBURU AURKEZPENAK
Kongresuan Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak saritu, argitaratu edo eskuratu dituen liburuak aurkeztuko dira.
P-rograma, hemen.
GIZATALDEEN AZOKA
Kongresuan zehar Diasporarekin harremana duten zenbait erakunde eta elkartek standa jarriko dute Kursaalean. EuskalKultura.com ere izango da bertan.
-Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrari buruzko informazio osoa webgune honetan eta Facebook-en.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus