Buenos Aires, Argentina. Datorren asteazkenean, uztailaren 11ean alegia, 428 urte beteko dira Juan de Garay bizkaitarrak Buenos Aires hiria fundatu zuenetik. Urtero ohi bezala, alkatea eta bertako agintari zibil eta militarrak Etxe Larrosaren ondoan dagoen Juan de Garayren monumentura bilduko dira --atzealdetik Gernikako Arbolaren kimu batek babesten duena-- eta lore sorta eskaintza egingo dute.
Urteurrenaren karietara, Buenos Aires Hiri Autonomoko Kultura Ministerioak hainbat kultura jarduerek osatzen duten egitaraua antolatu du, Kultura Etxean, Avenida de Mayo 575 helbidean. Egitaraua, hemen. Toki berean Buenos Aireseko Historiari Buruzko Bigarren Liburu Azoka ere egingo da eta zabalik egongo da egunero goizeko hamarretatik, arratsaldeko bostak arte.
Aipatu ekitaldiei dagokienez, aste honetako egun guztietan gauzatuko dira: arratsaldeko ordu batetik aurrera, 'Buenos Aires eta bere musika' zikloarekin, artista partaideak Ariel Prat, Laura Ross, Tanghetto taldea eta Miguel de Caro, besteak beste, tartean zenbait ikuskizun, hala nolab tango show-ak, candombe, murga eta tango elektronikoa. Hiruretan, lehenengo solairuko 'Salón Dorado' aretoan, zine saioak eskainiko dira, hirian kokaturikoak, tartean 'Luna de Avellaneda', 'Buenos Aires Viceversa' eta 'Nueva Reinas'.
Lotura interesgarriak
Jai egitaraua Buenos Aireseko gobernuaren webgunean
En www.buenosaires.gov.ar
Buenos Airesi buruz
Wikipedia entziklopedian
Juan de Garay-ri buruz
Gaztelaniazko Wikipedian
Fundación Vasco Argentina Juan de Garay
www.juandegaray.org.ar