euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteartean hasiko da Montevideon Uruguaiko Euskal Immigrazio, Historia eta Kultura VII. Mintegia

2008/10/10

Mintegia iragartzen duen afixa
Mintegia iragartzen duen afixa

PUBLIZITATEA

Liburutegi Nazionala, Montevideon, euskal egoitza bilakatuko da datorren astearte, asteazken eta ostegunez, Euskal Immigrazio, Historia eta Kulturari eskainitako VII. Mintegia bere baitango José Pedro Varela Aretoan egingo baita. Hego Haizea Euskal Etxeak eratutako ekitaldi honek Eusko Ikaskuntza eta Liburutegi Nazionala dauzka partaide eta oro har euskaldunek eta jatorri horretako uruguaiarrek bertan egindako ekarpen eta emaitzak aztertuko ditu, zenbait aditu eta ikaslari Tarteko. Sarrera irekia eta kitorik du.

Montevideo, Uruguai. Aurtengoarekin zazpi edizio beteko ditu bertako euskal komunitateari eta, oro har, gizarte uruguaiarrari euskaldun eta euskal jatorrikoek erresuma honetan utzi zituzten emaitzak eta egin zituzten ekarpenak ikertu eta ezagutaraztea helburu hartuta antolatzen den ekimen honek. Gai eta arlo desberdinak ekarriko dira honakoan ere jendaurrera, datorren asteartetik hasi eta urriaren 14, 15 eta 16an Liburutegi Nazionaleko José Pedro Varela Aretoan garatuko diren hitzaldi eta aurkezpenetan. Saioak arratsaldero egingo dira, hiruretatik aurrera, sarrera zabalik eta doanik ela.

EGITARAUA

Urriaren 14a, asteartea

-15:15 Hasiera ekitaldia
-15:30 'Vascos y el Cabildo Abierto de 1808', Danilo Maytía
-16:30 'Vascos en la fotografía del Uruguay del XIX', Juan Antonio Varese
-17:30 Atsedena
-18:00 'Los primeros Arbiza y Bengoechea en Uruguay', Mónica Lombardi Arbiza
-19:00 'Arbizas y arbizadas', Mario Arbiza

Urriaren 15a, asteazkena

-15:00 'Presencia  vasca en Maldonado', María Díaz de Guerra
-16:00 'Facundo Alzola, un músico vasco en Mercedes', Manuel Santos Pírez
-17:00 Atsedena
-17:30 'Los centros vascos del interior y su perspectiva en el siglo XXI', Juan Carlos Luzuriaga
-18:30 'Lascano, comunidad de vascos', Víctor Velázquez

Urriaren 16a, osteguna

-15:00 'Del Pirineo navarro a la sierra riverense', Gonzalo Echeverría
-16:00 'Inmigración vasca a Trinidad desde una perspectiva interdisciplinaria: Antropología biológica', Mónica Sans, Isabel Barreto, Ana Egaña, Elizabeth Ackermann, Lucía Pérez, Soledad Do Santos, Pedro C. Hidalgo eta Bernardo Bertoni
-17:00 Atsedena
-17:30 'José María Iparraguirre en Uruguay: otra visión', Mikel Ezkerro
-18:30 'La familia Berro en Uruguay', Arturo Berro eta Lilia Castiglioni
-19:30 Amaiera ekitaldia

Xehetasun gehiago hona deituz: 215.70.29, edo hona idatziz: haizegoa@netgate.com.uy.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia