euskal diaspora eta kultura
2011/11/15
PUBLIZITATEA
Necochea, Argentina. Argentinako euskal kolektibitateak bere jairik handiena ospatu zuen azaroaren 7tik 13ra kostaldeko hirian. Astean zehar, Necocheako euskaldunak eta festan parte hartzeko bertara propio bildutako lagunak euskal kultur proposamenetan murgildu ahal izan ziren ikuskizun, hitzaldiei... edota baso bat sagardori eta euskarari esker. Argazkiz osatutako jarraiko artikulu honetan euskal astean berriro murgiltzera gonbidatzen zaitugu.
[Argentinako hainbat euskal etxetan aurkeztu ondoren, Cesar Arrondok “Euskal Herria: nazio baten historia laburra” hitzaldia eman zuen ostegun gauean, Necocheako Euzko Etxea-n (argazkia EuskalKultura.com)]
[Dudarik gabe, Aukeran Dantza Konpainiak arrasto sakona utzi du dantzari eta publiko orokorrarengan. Irudian, ostegunean euskal etxean egin zuen aurkezpen laburra, 'zintzur bustitzaile' (argazkia EuskalKultura.com)]
[Sagardotegi eguna: Euskal Herriko sagardotegietako menua eta giroa ere Necochean, Euskal Etxeko kantxan ipinitako mahaietan (argazkia EuskalKultura.com)]
[Ostiral eguerdian hasten dira heltzen euskal etxe askotako ordezkaritzak. Hori dela eta, gazteei begira antolatutako herri kirolak ostiral arratsaldean egin ziren. Lehiaketak hondartzan izan ziren eta nahiz eta azken momentuan euri-zaparradak pentsatu baino lehenago amaitzera behartu zuen, nahikoa denbora egon zen argazkiak erakusten duen lasterketa bezalako batzuk gauzatzeko (argazkia EuskalKultura.com)]
[Eta herri kirolak praktikatzen direnean, soka- tira ezin da kanpoan geratu (bideoa EuskalKultura.com)]
[Abesbatzen emanaldia Karmengo Parrokian izan zen. Necochea bertako Coral del Mar talde anfitrioiak Maria Elena Walsh-en pot-pourri bat eskaini zuen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Martin Tumbarinoren zuzendaritzapean, Tandilgo Gure Abestiak euskal abesbatzak Euskal Herriko klasiko batzuk landu zituen, tartean, Maitea Non Zira eta Soy de Santurce (argazkia EuskalKultura.com)]
[San Luiseko Villa Mercedeseko Camerata de la Luna-k ere hartu zuen parte Koruen emanaldian. Francisco Mensa-ren abeslariek Javi Busto egile euskaldun ospetsuaren pieza batzuk kantatu zituzten. Bukatzeko, berriz, Kale estua-Calle angostaren beren bertsioa aukeratu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]
[Emanaldiari amaiera emateko, euren ahotsak batu zituzten hiru koruek Agur Jaunak abesteko (bideoa EuskalKultura.com)]
[Aukeran Dantza Konpainiak Gernika ikuskizuna aurkeztu zuen antzokian (bideoa EuskalKultura.com)]
[Musikarekin jarraituz, ostiral gauean Drindots-en txanda heldu zen. Musikari euskaldunek kanta eta dantzarazi zituzten euskal asteko gazteak ordu txikiak arte (argazkia EuskalKultura.com)]
[Necocheako Euzko Etxea-k urtero egiten duen Hator Hona gazte proiektuko lagun batzuk Euskal Astean parte hartzera etorri ziren. Bideo honetan, Drindots taldearekin ostiraleko erromerian, bertan bizi izan zen giroaren adierazle (bideoa EuskalKultura.com)]
(bihar segituko du)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus