Boise, AEB. Koronabirusak astindutako urte honetan, Argentinako Macachinen azaroan izan behar zuen Euskal Aste Nazionalarekin batera, aste honetako Boiseko Jaialdi 2020 eta New Londoneko abuztu erdialdeko NABO Convention eta Jaia izan dira Diasporak bertan behera utzi behar izan dituen elkarretaratze jendetsu nagusienak. Gogora dezagun, COVID-19aren erasoaldiak bizi-bizirik segitzen duela Estatu Batuetan bertan, eta kezkak segitzen duela beste hainbat herrialdetan. Beraz, zalantza gutxi dagoela kantzelatzeko erabakien egokitasunaren gainean, ziurtabetasuna gure artean oraindik ere finko instalatuta.
Jaialdi 2020 izan behar zuen aste honetan, azkeneko edizioko irudiak ekarri izan ditugu hona, Jaialdi 2015ekoak hain zuzen.
Hona Jaialdi 2015eko zortzi argazki-galeriak: