euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aste honetan Gernikan egingo den Nazioarteko Kongresuan aurkeztuko du Iñaki Zumaldek 'Casa Guernica' elkarte brasildarra

2024/06/11

'Gernika Vive' 3. astearen irudiak; Ivan Zumalde Sao Pauloko eskola batean
'Gernika Vive' 3. astearen irudiak; Ivan Zumalde Sao Pauloko eskola batean

PUBLIZITATEA

Sao Paulo, Brasil. Duela sei bat urte hasi zen euskal jatorriko Ivan Zumalde brasildarra San Pauloko ‘Casa Guernica’ proiektuari forma ematen. Lehenengo jendaurreko programa zehatza, ordea, 2022an ailegatu zen, Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrenean. Momentu hartan ‘Gernika Viva’ Astearen lehenengo edizioa estreinatu zen eta geroztik, urtero egin dute. ‘Gernika Viva’ aste osoko ekitaldi programa bat da eta mota askotako jarduerak batzen ditu, eta guztietan demokrazia aldarrikatzen da, "artearen bidez, elkartasunaren bidez eta elkarrizketaren bitartez".

Arrakastaz garatzen ari den proiektuaren sortzaile eta arduradun legez Iñaki Zumaldek berak bertatik bertara aurkeztuko du elkartea eta ekimena Gernikan ostegun honetan, ekainaren 13 eta 14an egingo den Gernika(k) / Guernica(s): Trauma historikoaren birsemantizazioak izenpean egingo den Nazioarteko Kongresuaren baitan.

Sao Pauloko bihotzean

Harreman estua du Sao Pauloko euskal etxeekin Iñaki Zumaldek. Hala ere, euskal etxeen giroa barnetik ezagututa, sentitu zuen Euskal Herriaren eta Brasilen artean beste lotura mota bat nahi zuela landu. “Hego Amerikako hiri erraldoi honen egungo errealitate eta egoerarekin harreman zuzena duen lotura bat". "Azkenean gure proiektua gauzatzea lortu genuen eta ‘Casa Guernica’ irabazteko asmorik gabeko erakundea sortu genuen. Gure ekintza nagusia ‘Gernika Vive’ Astea da”, azaldu dio Zumaldek Euskalkultura.eus-i.

“Astean honetan zehar antolatzen ditugun ekintzek gizartearekin dute lotura zuzena. Antolatzen ditugu, esaterako, errealitate hori hizpide duten eztabaidak, soziologo eta politikoekin, Gernikari buruzko aurkezpenak egiten ditugu eskola publikoetan ehunka umek Gernikan gertatutakoa ezagutu dezaten. Interbentzio artistikoak egiten ditugu kalean… hori, batzuk aipatzeaarren. Asmoa da Gernikako euskal ‘espiritu’ horrekin konektatu eta Sao Paulora ekartzea. Bai, azken finean gure erralitateak desberdinak dira, baina baita ere aldi berean nahiko antzekoak, hemen era bizi dugu-eta indarkeria eta faxismoa”, diosku.

Beste ekintza batzuk

‘Guernica Viva’ Astea da euren proposamen nagusia, baina beste erronka batzuen alde ere ari da lanean Zumalde. Esaterako, Sao Pauloko Udalarekin batera lege berri bat atera dute aurten, hiriko egutegi ofizialean ‘Gernika Viva’ Eguna sartzeko. Ondorioz, hemendik aurrera apirilaren 26ro hiriak Gernikako Bonbardaketa oroituko du oroituko. Geroari begira, Eusko Jaurlaritzarekin nahi du harremana estutu eta posible bada lankidetza eta dirulaguntzen sisteman sartu.

Casa Guernica’k ez dauka momentuz egoitza propiorik, baina badu ‘txoko’ bat, bertako Pintxos taberna. Bertan biltzen dira erakundeko lagunak eta laguntzaileak hilabetean behin bilerak egitearren, jarraitzeko euskal kultura eta Gernikaren izena zabaltzen, bai eta eta Euskal Herriko jateko eta edatekoez gozatzeko, “hori guztia Casa Guernica-ren betebeharra delako”, aldarrikatzen du Zumaldek. Bilera horietako azkena, azkeneko 'Euskal Gaua', ekainean Gernikara abiatu aurretik, Maiatzaren 23an egin zuten.

- Instagram-en, casa.guernica



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia