euskal diaspora eta kultura
2015/11/17
PUBLIZITATEA
Erroma, Italia. Associazione Culturale Euskara elkarteak soinu artearekin harreman handia izan du beti, elkarteko hainbat kide arlo honetako artista musikariak direlako. Euskal etxe erromatarraren jaialdietara sarri ekarri dituzte musika eta arte jarduerak, eta orain euskal etxea bera da partaide horrelako ekitaldi batean, hain zuzen ere Visitazioni musika eta arte jaialdian.
Proposte Sonore elkarteak antolatzen du jaialdia eta irailaren 17an hasi zen. ACEk Xabier Erkizia euskal artistaren gonbidapenean hartzen du parte, azaroa 10tik 21ra bitartean. Horrez gain, jaialdian euskal etxearekin harreman estua duten bi artistek ere parte hartu dute. Gaur bertan Marcello Liberato Mobile instalazioa aurkeztuko du. Instalazio hau ikusgai izango da bihartik hilaren 27a arte. Eta horrez, gain, elkarteko kide Alex Mendizabalek Belarri berriak instalazioa aurkeztu zuen irailaren 22tik urriaren 2ra bitartean.
Euskara ikastaroak Erroman
Bestalde, gogoratu Erromako Universita Roma 3 unibertsitateko Lengua, Hizkuntza eta Kultura Atzerritarreko Sailak euskara ikastaroak ematen dituela, HABErekin lankidetzan. Ikasturtea iragan azaroaren 9an jarri zen abian eta klaseak astelehenetan, 15.00etatik 17:00etara dira. Unibertsitateko Programma di Studi Baschi – Euskal Sailak euskal literatura eta kulturari buruzko hitzaldiak ere antolatuko ditu ikasturtean zehar.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus