euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asmozek zabalik dauzka hainbat gai internetez ikasteko aukerak: 'Eusko Ikasgaiak', Etnografia, Zuzenbidea...

2007/06/18

Juan Ignacio Pérez Iglesias, EHU-UPVko errektorea, Juan Gimeno Ullastres, UNEDeko errektorea eta Javier Retegui, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria
Juan Ignacio Pérez Iglesias, EHU-UPVko errektorea, Juan Gimeno Ullastres, UNEDeko errektorea eta Javier Retegui, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria

PUBLIZITATEA

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak 2007-2008 ikasturtean eskainiko dituen online ikastaroak aurkeztu ditu. Kurtso berriari begira Eusko Ikaskuntzak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU-UPV) eta UNEDekin programak hedatzen eta hobetzen jarraitzeko. Aurtengo kurtsoko eskaintzako parte dira 'Eusko Ikasgaien' ikastaroa (Jakinet), Euskal Etnografia edota Europar Batasuneko Konstituzioaren Zuzenbidea. Jakineten kasuan Diasporako ikasleek %100eko bekak eskura ditzateke. Matrikulazio epea urrian bukatuko da, baina bekak lehenbailehen eskatu behar dira.
Diasporako ikasleen artean interes berezia biztu du aurreko edizioetan Eusko Ikasgaien ikastaroak, Jakinet izenarekin ere ezaguna denak. Unibertsitateko Espezialista maila du eta euskal kultura eta historian sakontzeko aukera ematen die ikasleei. Bestalde, urtero Asmozek 20-30 beka ematen ditu ikastaro hau egiten duten Diasporako kideentzat, ikastaroak balio dituen 1.350 euroak guztiz ordainduz. Bekak eskatu nahi dituztenek e-maila hona bidaliz eska dezakete informazioa.

Jakinetekin harremana duen beste ikastaro bat Euskal Etnografiako Goi Mailako Ikastaroa da. Ikastaro hau jarraitzen dutenek gaur egungo euskal kultura ikertu eta aztertzen ikasiko dute. Ikastaroa Jakinet baino laburragoa da, 50 ordu baino ez ditu, eta bere prezioa 300 eurokoa da. Izena emateko epea irailaren 10ean bukatuko da, ikastaroa bera irailean bertan hasiko delako.

Aurreko urteetan Diasporako ikaslerik izan duen beste ikastaro bat Europar Konstituzioan Unibertsitate Espezialistarena izan da. Kasu honetan matrikulazio epea urriaren 5ean bukatuko da. Beste ikastaro batzuk honokoak dira:

Unibertsitateko masterra

- Ingurumen Zuzenbidea (EHU)
- Nazioarteko Merkataritza Zuzenbidea (EHU-UNED)

Unibertsitateko espezialista

- Giza Eskubideak (EHU)
- Hizkuntza Plangintza Ikastaroa, HIZNET (EHU)
-Nazioarteko Merkataritza Zuzenbidea (EHU-UNED)

Graduaurreko berezko titulua

- Detektibe Pribatua (EHU)

Goi-mailako ikastaroak

- Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-Aplikazioak
- Zuzenbide-praktika eskola
- Idazle Eskola
- Landa Ingureneko Turismoaren eta Enpresa eta Proiektuen Kudeaketa Ikastaroa
- Ingeles Juridiko Ikastaroa
- Proiektuen Zuzendaritza - Project Management
- Bitartekaritza Gatazka Sozialetan
- Lan Munduko Hizkuntza Plangintza Ikastaroa


Lotura interesgarriak

Asmozeko online ikastaro guztiak
www.asmoz.org

Hiznet soziolinguistika masterreko ikasleen lanak interneten
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko otsailaren 3a

Diasporako ikasleak Jakineten
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko irailaren 29an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia