euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asmoz Fundazioak 2008-2009 ikasturterako ikastaro berriak aurkeztu ditu; Diasporako kideentzat bekak daude

2008/04/23

Chacoko María Ofelia Mozzati abokatuak CISCE ikastaroa egin zuen 2006an Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako beka bati esker
Chacoko María Ofelia Mozzati abokatuak CISCE ikastaroa egin zuen 2006an Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako beka bati esker

PUBLIZITATEA

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak 2008-2009rako master eta ikastaro eskaintza plazaratu du. Aurkezten dituen proposamenen artean Diasporako kideentzako bekak eta laguntzak eskaintzen dituzten batzuk daude, horien artean Euskal Ikasgaien online ikastaroa. Beste batzuk Integrazio Politikoa eta Bateratze Ekonomikoa Europar Batasunean masterra, Ingurumen Zuzenbide masterra eta Nazioarteko Merkatal Zuzenbide masterra dira.
Asmoz Fundazioa EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da Diasporako kideei bere ikastaroetan parte hartzeko bekak eta laguntzak eska ditzaketela gogorarazteko. Ikastaro hauetan parte hartu nahi dutenek oraintxe dute aukeratzeko abagadunea eta izena emateko egin behar diren gestioak hasteko beta. Jarraian atzerriko euskaldunentzako bekak eskaintzen dituzten lau master eta ikastaroei buruzko informazioa ematen dugu.

Eusko Ikasgaietan unibertsitate aditua (lehen Jakinet zena)

Ikastaro honetako matrikulak 1.350 euroko prezioa du, baina Eusko Ikaskuntzak euskal diasporako kideentzako beka eta laguntza bereziak eskaintzen ditu. Horrez gain, Nazioarteko Lankidetzaren Agentzia Espainiarrak bekak eskaintzen ditu garapen bidean dauden herrialdeetako ikasleentzat. Izena emateko epea Urriaren 31an bukatzen da. Ikastaroari buruzko informazio osoa, hemen. Dagoeneko Diasporako euskaldun asko pasa dira ikastaro honetatik, euskal kulturan sakontzeko asmoz.

Integrazio Politikoa eta Bateratze Ekonomiko masterra

Aurreko urteetan Diasporako kideen interesa piztu duen beste ikastaro bat da hau. Lehen Europar Batasuneko Zuzenbide Konstituzional Ikastaroa (CISCE) izena zuen baina orain master bihurtu da. Ikastaro honen prezioa 3.630 eurokoa da eta Nazioarteko Lankidetzaren Agentzia Espainiarrak bekak eskaintzen ditu garapen bidean dauden herrialdeetako ikasleentzat. Izena emateko epea urriaren 23a arte egongo da irekita, baina lekua gorde nahi dutenek ekainaren 15a baino lehen apuntatu beharko dira. Master honi buruzko informazio osoa, hemen.

Ingurumen Zuzenbide masterra

Master honen matrikularen prezioa 3.650 eurokoa da eta parte hartu nahi dutenek urriaren 7a baino lehenago behar dute izena eman. Kasu honetan ere, Nazioarteko Lankidetzaren Agentzia Espainiarrak bekak eskaintzen ditu garapen bidean dauden herrialdeetako ikasleentzat. Ikastaroari buruzko informazio osoa, hemen.

Nazioarteko Merkatal Zuzenbidea

Ikastaro honek bi bertsio dauzka: master eta unibertsitate aditua. Lehen kasuan matrikulak 3.650 euro balio ditu eta bigarrenean 1.815. Bietan, izena emateko epea ekainaren 15ean bukatuko da. Eusko Ikaskuntzako kideek eta Asmoz Fundazioko ikasle izan direnek %15eko beherapena daukate. Gainera, Nazioarteko Lankidetzarako Agentzia Espainiarrak bekak eskaintzen ditu garapen bidean dauden herrialdeetako ikasleentzat. Era berean, Estatu Amerikarren Elkarteak (OEA) ere laguntzak eskaintzen ditu; xehetasunak, hemen.


Lotura interesgarriak

Asmoz Fundazioa
www.asmoz.org

Diasporako 19 ikasle Euskal Ikasgaien Ikastaroan
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 20ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia