euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Askatasunaren Bideak 'Liburuak entzuten' zikloari berrekin dio Eider Rodriguezen lanekin, Maria Ines Mogaburu kontalari

2024/05/02

Ezkerrean, Euskal Herriko Eider Rodríguez Martín idazlea, eskuinean, Argentinako María Inés Mogaburu narratzailea
Ezkerrean, Euskal Herriko Eider Rodríguez Martín idazlea, eskuinean, Argentinako María Inés Mogaburu narratzailea

PUBLIZITATEA

San Miguel, Argentina. Euskal literatura garaikideko lanak eskuratzea ez da beti erraza izaten Diasporatik, batez ere Euskal Herritik milaka kilometrotara bizi direnentzat. Horregatik, Askatasunaren Bidea elkartearen “Liburuak entzuten” jarduera izugarri erakargarria eta baliatzeko modukoa liteke. Datorren larunbatean, maiatzaren 4an, 18etan, María Inés Mogaburu idazle eta narratzaileak Eider Rodríguez euskal idazlearen bi istorio, “Paisajes” (jatorriko izenburua, Paisaiak) eta “Ceniza” (Errautsa) kontatuko ditu. Ekitaldia publiko orokorrari zuzendua dago eta Buenos Aires probintziako San Miguel herriko “Domingo F. Sarmiento Udal Liburutegi Popular”-rean egingo da (Sarmiento 1305 eta Belgrano), sarrera doan. 

Larunbateko hitzordua 1977an Errenterian (Gipuzkoa) jaiotako Eider Rodríguez Martín-en lanari eskainiko zaio. Ipuinaz gain, beste zenbait genero landu ditu: komikia, saiakera eta itzulpena. "Bihotz handiegia" liburuak (Susa, 2017) Euskadi Saria jaso zuen. Gaur egun, literatura irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Honakoa dio María Inés Mogaburuk bere lanari buruz: “Bere testuetan fantasia eguneroko errealitatean mamitzen da, batzuetan distiratsu, bestetan ilun. Bere pertsonaien arropetan sartzera behartzen gaitu. Ez dago onik edo txarrik, pertsona arruntak dira, eta batzuetan gauza apartak gertatzen zaizkie, guri bezala».

Beste bi titulu aurten

“Liburuak entzuten” zikloa 2018an hasi zuen San Miguel-go Askatasunaren Bideak eta urte hauetan idazle ospetsuen lanak jorratu ditu, tartean Arantxa Iturbe, Kirmen Uribe eta Joseba Sarrionandia. Datorren larunbatekoa izango da aurtengo iragarritako  hiru topaketetako lehena. Saiootan, euren lana gaztelaniara itzulita daukaten Euskal Herriko gizon eta emakumeen testuak kontatuko ditu M. I.Mogaburuk. Hurrengoak abuztuaren 24an eta hirugarrena azaroaren 23an izango dira. Erreserba itzazu dagoeneko zure agendan!

- Eider Rodriguezen "Bihotz handiegia" udioliburuan
- Beste euskal titulu batzuk audioliburuan



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia