euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Askatasunaren Bideak atxikimenduak batu eta euskal standa gailen ibili zen 11. Liburuen Gauean, Harry Potter ardatz

2024/12/16

Ezkerretik eskuinera, Askatasunaren Bidea elkarteko Horacio Marotto, Martín Colombet, María Jesús Andrés, Mariana Fernández Castelli, Aluhé Flores eta Rosemarie Muglia, San Migueleko Liburuen Gauaren 11. edizioan jarritako standean
Ezkerretik eskuinera, Askatasunaren Bidea elkarteko Horacio Marotto, Martín Colombet, María Jesús Andrés, Mariana Fernández Castelli, Aluhé Flores eta Rosemarie Muglia, San Migueleko Liburuen Gauaren 11. edizioan jarritako standean

PUBLIZITATEA

San Miguel, Argentina. Askatasunaren Bidea kultur elkarteak 11. Liburuen Gauarekin bat egin eta bisitari eta goraipamen ugari jaso zituen bere euskal standarekin abenduaren 6 eta 7an, ostiral eta larunbata, San Miguek hirian. Buenos Aires probintziako mendebaldeko hitzordu jendetsuenetako bat bihurtu den ekimen honek irakurzaletasuna sustatzea du helburu, bertako udala antolatzaile, Korridore Aerobikoko Frantzia Etorbidean, ia kilometro eta erdiko luzera duen berdegune publiko honetan. Milaka bisitarirekin, ekitaldiak Harry Potter izan du aurten ardatz, eta programak makina bat liburu-aurkezpen, bertako egileen erakusketa, liburu-denda eta luburutegi partaide, ipuin-kontaketa, zuzeneko musika eta patio gastronomiko baitaratu ditu.

Harry Potterri ardatz izan duen aurtengo edizioan artikulu eta ikusgai ugari euskal standean, tartean saga famatuko liburuen euskarazko bertsioetako irudi sorta berezia

11. edizio hau Harry Potterren mundu magikoari eskaini zitzaion eta, beraz, megaerakusketan sagaren hainbat elementu adierazgarri aurkitu ahal izan ziren, eszenatoki eta pertsonaia ikonikoen errekreazioak, eta bisitari gazte asko euren mozorroekin. Leit motiv-ari atxikiz, Akatasunaren Bideak panel bat jarri zuen ikusgai bere standean, J. K. Rowling britainiarraren gazteentzako fantasiazko sagaren euskarazko edizioen irudiekin.

 
Askatasunaren Bidea elkartearen standak erakutsitako gauzetako batzuen detailea

Horrez gain, Askatasunaren Bideak-en standak banderak, mapak, harmarriak, eskuorriak eta San Miguelgo euskal jatorriko kaleen izenak biltzen dituen lan grafiko bat erakutsi zituen. Dekorazioak Euskal Herriko kultura tradizionaleko adierazgarri diren hainbat objektu baliatu zituen. Zeramikazko kaiku bat, zahatoa, argizaiola, eguzkilorea, ipuruko bat —idiak babesteko larruzko elementua—  eta Done Jakue bideko erromesen bordoi bat —kuia edo kalabaza batez koroatutako makila tradizionala— izan ziren ibiltarien artean jakinmin handiena piztu zutenetako batzuk.

"Guretzat edizio honetan parte hartzea, alde batetik, erronka izan zen. Zer egingo dugu Harry Potterrekin?, galdetu genion geure buruari. Baina irtenbidea aurkitu genion eta balantzea positiboa izan da oso, aukera paregabea eman baitzigun euskara eta gure kultura ezagutzera emateko eta atxikimenduak geureganatzeko, bertan, izan ere, bi "jardunaldi magiko" horietan, ia 40 atxikimendu gehiago lortu baikenituen. Horrek guztiak, gainera, dilindan egiteke genezukan proiektu batzuei berriro ekitera animatu gintuen ", adierazi dio pozik EuskalKultura.eus-i elkarteko erreferente Horacio Marotto Etxezahar-ek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia