euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Askatasunaren Bidea elkarteko ikertzaileak bertako euskal immigrazioaz mintzatuko San Miguelgo III. Historia Kongresuan

2024/11/06

Askatasunaren Bidea elkarteak ikerketa aurkeztuko du San Miguel herriko III. Historia Kongresuan, herri horretan euskal immigranteek egindako jarduerei buruzkoa
Askatasunaren Bidea elkarteak ikerketa aurkeztuko du San Miguel herriko III. Historia Kongresuan, herri horretan euskal immigranteek egindako jarduerei buruzkoa

PUBLIZITATEA

San Miguel, Argentina. Askatasunaren Bidea Euskal Argentinar Elkarteak San Miguel herriko (Buenos Aires probintzia) III. Historia Kongresuan parte hartuko du bertako euskal immigrazioari buruzko ikerketa lan bat aurkeztuta. Kongresua ostiralean, azaroaren 8a, eta 9an, larunbata, burutuko da, San Miguelgo Artxibo eta Museo Historikoa antolatzaile dela, honen egoitzan. Aurkeztuko dute lana Mariana Fernández Castelli eta Horacio Marotto Etcheçahar-ek, "Euskal immigrazioa San Miguel partidoan" izenburupean, aurkeztu ere ostiralean, azaroaren 8an, 14etan, Presidente Perón etorbideko 1662an, 2. solairuan.

Lanak oinarria ezartzen die ondotik etor daitezkeen lanei eta lankide izan ditu Mariana Fernández Castelli, Horacio Horacio Marotto Etcheçahar, María Jesús Andrés eta César Mohr

EEko ikertzaileek San Miguelgo herrian 1835-1950 bitarteko urteetan gertatu eta garatutakoa jorratzen ditu, honako gai eta alorretan besteak beste: tanboak eta estantziak, gaztagintza, merkataritza, mezularitza zerbitzua, euskaldunek sortutako auzoak, Jesusen Konpainiak sortutako San Joseren Ikastetxe Maximoa, Estudios San Miguel zinema-konpainia, Álvarez Vázquez metalurgia-fabrika, baita politikan, kirolean eta arteetan nabarmendu ziren euskal jende eta ekimenak ere. Era berean, San Miguelen aurkitutako euskal jatorriko abizenen behin-behineko zerrenda ere aurkeztuko dute, ondoren etor daitezkeen ikerketen oinarria ezartzeko asmoa duen lan honetan.

Kongresua “San José del Pilar” jatorrizko izenarekin sortutako San Miguelen 160 urteen ospakizunen baitan egingo da.  Ekitaldiak hartuko dituen bi egunetan zehar, herriaren historia osatzen duten gai ezberdinen inguruko erakusketa eta hitzaldiak eskainiko dira, tartean hirigintza, hezkuntza, aitzindarien eta sortzaileen bizitza eta lana, industria, garraioa, literatura eta kultura. Amaiera, Junta de Estudios Históricos del Buen Ayre-ko (JEHBA) presidente Eduardo Lázzari historialariak emango dio, San Miguelen 160 urteei buruzko hitzaldi magistralarekin. Horrez gain, erakusgai ipiniko dira dominak, objektu historikoak, artelanak, argazkiak eta tokiko gaiei buruzko liburuak.

Aitzinekoekiko zorra enpaztu

Ikerlanak, besteak beste, euskal arbasoekiko zor bat kitatzea du helburu. "Aspalditik egin nahi genuen. Beste lan batzuek, hemengo Italiako, Espainiako, Japoniako eta Volgako Alemaniako immigranteen historia jasotzen zute, baina ez San Miguelgo euskaldunena. Iaz, II. Biltzarrean parte hartu genuen entzule gisa eta aurten gure lehenengo lana aurkeztuko dugu”, adierazi dio EuskalKultura.eus-i Askatasunaren Bideko erreferente eta lanaren egileetako bat den Horacio Marotto Etcheçaharrek. Mariana Fernández Castelli eta Horacio Horacio Marotto Etcheçahar-ekin batera, María Jesús Andrés eta César Mohr ere liburuko lankide izan dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia