euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Askatasunaren Bidea'k Nafarroako Konkistaren urtemugari buruzko ekintzak eta logoa aurkeztu ditu

2010/09/22

Horacio Marotto Etxezahar-ek egindako afixa
Horacio Marotto Etxezahar-ek egindako afixa

PUBLIZITATEA

1512. urtean Gaztelako Erresumak Nafarroa konkistatu zuen, geroztik ezagunak diren ondorioak ekarriz. Kari horretara eta 2012ra begira, San Miguelgo 'Askatasunaren Bidea' elkartea murgilduta dago efemeride hau ospatzeko antolakuntzan. Alde batetik, joan den larunbatean honekin lotuta dauden ekitaldi guztien logotipoa izango dena aurkeztu zuten elkarteko arduradunek. Beste alde batetik eta egun berean, zerrenda luze baten lehenengo ekimena izango den topaketa gauzatu zuten sanmigueldarrek hiriko 'Domingo Faustino Sarmiento' liburutegian.

San Miguel, Argentina. 'Askatasunaren Bidea'ko elkartekide den Horacio Marotto Etxezahar-ek egindako diseinu hau Argentinan Nafarroako Konkistari buruz egingo diren hainbat ekitaldiren irudia izango da, joan den larunbatetik 2012ra arte. Izan ere, San Miguelgo taldeaz gain, Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak eta Ekin Argitaletxeak ere bere egin dute Marottok asmatutako logoa.

San Migiuel Nafarroako Konkista 2010 01

[Nafarroako Batzorde Soberanistako kide den Raul Arkaia]

Irudiaren aurkezpena joan den irailaren 18an egin zen, San Miguelgo 'Domingo Faustino Sarmiento' liburutegian. Bilera honetan Nafarroako Konkistari buruzko lehenengo ekintzak egin ziren. Hasteko, 'Nafarroako Batzorde Soberanista'ko kide den Raul Arkaiak konkistaren testu-ingurua zein zen eta momentu hartatik hona gertatu diren ondorioak azaldu zituen.

Jarraian, “1512 Nafarroako Konkista” dokumentala bota zen eta ondoren hausnarketak eta proposamenak egiteko unea hartu zuten partaideek. “Bost mende pasatu dira Gaztelako Erresumak Nafarroari bere soberania kendu zionetik eta pentsatzen dugu oso momentu egokia dela gai honi buruzko prestakuntza jasotzeko. Nafarroako egoera zein den zabaldu behar dugu eta eztabaidaguneak bultzatu”, adierazi diote EuskalKultura.com-i 'Askatasunaren Bidea'-ko arduradunek.

San Migiuel Nafarroako Konkista 2010 02

[Nafarroako Konkistari buruzko lehenengo bileran parte hartu duten lagunak]

Argentinako hainbat instituziotako ordezkarien bisita eta agurrak jaso zituen talde berriak ekintza honen markoan. Euskaltzaleak-eko Celia Escudero eta Eusketxe eta Ekin Argitaletxeako Maria Elena Etcheverry bertaratu ziren San Miguelera. Atxikimendua bidali zutenen artean, Gral. Villegaseko Euskal Etxeko Nieves Castillo eta Yanina Castro, Arrecifesko Marta Abarrategui, Morenoko Raúl Rosas Von Ritterstein, San Nicolas-eko Damian Cebey, Tres Arroyos-eko Jose Luis Artuch, Chascomus-eko Pedro Mauregui Larranda eta Lapridako Cesar Arrondo. Guztiek euren zorion agurrak helarazi zizkieten sanmigueldarrei, hasitako proposamenagatik.

Lotura interesgarriak

'Askatasunaren Bidea'ren blog-a
http://askatasunaren-bidea.blogspot.com




« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia