euskal diaspora eta kultura
2013/08/05
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. 2013ko abuztu eta irailean Venezuelarekiko Elkartasun 14. Euskal Brigadak atzera bisitatuko du herrialde karibetarra. Askapenak antolatuta, Brigadak bi herrialdeek bizi dituzten prozesuen arteko truke politiko lanak egingo ditu. Internazionalismoa lantzen duen euskal erakundetik Venezuelako "Errepublika Boliviartarra garatzen ari den aldaketa politiko eta sozialeko prozesua mundu mailako ekidinezinezko erreferentea" kontsideratzen da, eta "kari horretara Askapenak urtero berritzen du herrialde honekiko elkartasun internazionalista konpromisoa", azaldu du Askapenak plazaratutako ohar batean.
Elkartearenesanetan, "Venezuela, indarrean dagoen sistema kapitalista-inperialistaren aurrean makurtzen ez den herri baten ikonoa da, eta iraultza erreferentea da Latinoamerika eta Karibe osoan. Aste hauetan zehar Brigadak jende ekileen esperientziak trukatuko ditu herrialdeko fabrika eta auzoetako Herri Botere esparruetan eta, aldi berean, honaino hainbatetan distortsionatuta heltzen den Euskal Herriaren borrokaren lekukotasuna emango die", segitzen du oharrak.
Askapenak 25 urtetik gora darama "munduko hainbat lekutan brigada politikoak antolatzen, elkartasun zubiak eraikitzen aldaketan, borrokan eta erresistentzian ari diren herriekin. Eta aurten berriro eutsiko dio borroka antiinperialistan senide diren bi herrien --Venezuela eta Euskal Herria-- arteko harremanak sakontzen. Horretarako, euskal brigadak bi ardatz hartuko ditu: Iraultza prozesua, sozialismoaren aitzinamendu eta erronkak Venezuelan; Herri boterea, demokrazia partaidea eta protagonikoa, kudeatze sozialista eredua; Prozesu politikoa Euskal Herrian (agertoki berriaren erronkak)", bukatzen du Askapenak.
-Askapenaren Brigada Venezuelan (bideoa)
http://vimeo.com/48144797
-Webgunea: www.askapena.org
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus