euskal diaspora eta kultura
2013/05/21
PUBLIZITATEA
Miriam Vazquez/Bilbao, Bizkaia. Miriam Vazquez kazetariak elkarrizketatu du Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Deia egunkarian. EuskalKultura.com-ek elkarrizketako pasarte batzuk euskaratu ditu; elkarrrizketa osoa gazteleraz irakurtzeko, jo hona.
-(Foroaren) emaitza emankorra izan al da?
Bi egun oso trinkoak izan dira. Harreman zuzena izan dugu antolatzaileekin: AEBetako Estatu Sailarekin eta Irlandako Merkataritza eta Kanpo Harremanetarako sailarekin; hala nola, munduko beste hainbat herrialdeekin. Espainiar estatuko ordezkari bakarrak izan gara eta nazioarte mailan esperientzia garrantzitsuak ezagutu ditugu; esaterako, Israel, Mexiko, Eskozia... Oso garrantzitsua da beste herrialdeetan arrakasta izan duten kasuak ezagutzea, gero horiek Euskadin sustatu ahal izateko, izan orain, izan epe laburrera edo, beharrezkoa bada, epe ertainera, egoera ekonomikoa hobeagoa denean.
-Herrialde hauetan, nola ikusten dute Euskadi eta euskal diaspora?
Euskadiri dagokionez, egoera politikoa ezagutzeko interes handia dago. Irlandako Kanpo Harremanetarako ministeritzatik egoera politikoagatik galdegin digute eta ETAren etetzea nola ari garen bizitzen jakin nahi izan dute. Ikusi dugu ere arrakasta duela Eskoziaren eta Kataluniaren etorkizunari buruzko eztabaidak, eta Europar Batasunean nola kokatuko diren, Estaturik gabeko nazioen rola mahai gainean jartzen ari delako. Euskal diasporari dagokionez, gero eta jakinmin handiagoa dago. Irlandar diaspora 70 milioi lagunek osa dezaketela esaten da, eta euskal diaspora 5 milioik soilik; baina, halarik ere, zifra garrantzitsua da, zazpi herrialdeetako biztanleen ia bikoitza delako. Argentinan, Uruguaien eta AEBetan sustrai sendoak ditu, eta berriagoa da Txinan edo Japonian.
-Diasporari buruzko neurri zehatzei buruz hitz egin duzue?
Diaspora historikoki kulturarekin lotu izan da, baina Eusko Jaurlaritzatik alde ekonomikoa eta enpresen arloa aintzat hartu nahi ditugu. Irlandan eta Eskozian argi dute hor badagoela turismoarentzako osagai garrantzitsua, eta baita atzerriko inbertsioa sorterrira erakartzeko aukera ere, SPRIren gisako erankundeen bidez. Irlandako kasua oso esanguratsua da: bada Global Irish izeneko sare bat, pertsona boteretsuek osatua --esaterako, Silicon Valleyko exekutiboak, presidenteak eta kontseilu-buruak-- eta horiek guztiek oso argi dute lehentasuna duela sorterrira inbertsioa eta lanpostu sorkuntza bideratzeak. Irlandako Gobernuak Diasporarentzako duen aurrekontuaren zati handi bat sinergia horiek sortzera bideratzen du.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus