euskal diaspora eta kultura
2011/06/30
PUBLIZITATEA
Erroma, Italia. Erromatarrek Asier Gogortza argazkilari beratarren 'Concrete Landscapes' erakusketa ikusteko aukera berri bat izango dute bihartik hasita datozen hiru egunetan, Occhirossi - Festival di fotografia indipendente argazki jaialdiaren barruan. Associazione Culturale Euskara eta UPTER Unibertsitateko Dipartimento di Lingua e Cultura Basca saila izan dira erakusketa Erromara ekarri dutenak, aurreko apirilean izan zuen arrakastak animatuta.
Gogortza bera Erroman izan zen orduan, eta Pin Hole Day 2011 jaialdiaren barruan erakusketa aurkezteaz gain 'pin hole' argazkilaritza tailer bat eman zuen. Ekimenak harrena bikaina izan zuen eta orain berriz ere izango dira argazkiak ikusgai Forte Prenestino zentro sozialean, bihar hasi eta igandea bitartean.
'Pin hole', edo kamera estenopeikoa, argazkilaritzaren hastapenetan erabili zen lehen tekniketako bat da. Ia mediorik gabe argazki eta negatibo oso definituak egiteko aukera ematen du, eta hori dela eta zenbait artistek gaur egun teknika hau erabiltzen jarraitzen dute. Horretarako zulo txikia duen kamera ilun bat eta pelikula bat baino ez da behar ('pin hole' orratz begia da ingelesez). Gogortzak bunkerren paretak erabiltzen ditu kamera bezala eta bunkerreko lehio txikiak 'pin hole' lana egiten du, kanpoko paisaia porlanean islatuz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus