euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asier Cazalis euskal-venezuelarra 2016 Grammy sarietarako hautagai Caramelos de Cianuro taldearekin

2016/10/06

Caramelos de Cianuro talde venezuelarra; betaurrekoekin, Asier Cazalis kantari eta musikagilea
Caramelos de Cianuro talde venezuelarra; betaurrekoekin, Asier Cazalis kantari eta musikagilea

PUBLIZITATEA

Venezuelako euskaldunen ondorengoak arrakastaz arrakasta dabiltza azkenaldian. Aurrekoan geurera ekarri genuan Ricardo Arambarri kazetaria, irabazi berri duen Emmy sariaren karira; orain, Asier Cazalis musikaria aipatu nahi dugu, izan ere, 2016 Grammy Latino sarietarako hautagai da, Caramelos de Cianuro rock taldearekin. Azaroaren 17an emango dira sariak, Las Vegas-en. 

Donostia-San Sebastián. Asier Cazalis euskal venezuelarra musikari oso ezaguna da bere jaioterrian, eta orain, nazioartean ere, izan ere Grammy Latino 2016 sarietarako hautagaia da Caramelos de Cianuro taldearekin. Rock taldearen zazpigarren lana, "8" izeneko diskoa, Urteko Rock Disko Onenaren sarirako hautatu dute, eta "Abismo" abestia Urteko Rock Kantu onenerako.  

Asier Cazalis (Caracas, 1972) taldearen sortzaileetako bat da. Caramelos de Cianuro 1991 hasi zen Caracaseko rock giroan eta gaur egun Venezuelako talderik arrakastatsuenetakoa da. Taldearen kideak Cazalis, Miguel “El Enano”, Dario Adames eta Pável “El Ruso” Tello dira.

Grammy Latino 2016 sarien banaketa ekitaldia azaroaren 17an izango da, Las Vegas-en, eta agian egun horretan Diasporako beste euskaldun bat ikusi ahalko dugu munduko sari ekitaldi mediatikoenetako batean.   

Asier Cazalisen gurasoak Daniel Cazalis, matematikaria, eta Begoña Celaya arkitektua dira. Kantariak euskal izenen tradizioarekin jarraitu du eta bere semeak Julen izena du. .



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia