euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asel Luzarragaren egoera: Temucoko epaileak idazle euskaldunak atxiloketa etxean segi dezan onartu zuen atzo

2010/02/11

Duela hilabete batzuk Txilen, Temuco aldean bizi den Asel Luzarraga idazle bermeotarraren atxiloketa eguneko irudia
Duela hilabete batzuk Txilen, Temuco aldean bizi den Asel Luzarraga idazle bermeotarraren atxiloketa eguneko irudia

PUBLIZITATEA

Asel Luzarraga idazle euskalduna, abenduaren 31etik Temucoko (Txile) espetxean behin-behineko atxiloketaldian zegoena, atxiloketaldi hori etxean segi dezala onartu zuen atzo Temucoko Entzutegiak, idazle bermeotarra epailearen aurretik pasa ostean. Eraikin ofizial baten aurka eztanda egin ez zuen lehergailu bat jartzearekin zerikusia izateaz dago akusatua Luzarraga, maputxeen eskubideen aldeko burrukaren testuinguruan. Poliziaren ikerketa buru arte, hiru hilabeteko atxiloketaldia erabaki zuen urtarrilean epaileak, Temucoko espetxean, atzokoan atxiloketaldia etxean egin dezakeela deliberatu arte. Idazlearen egoera berriaren albistea berehala zabaldu zuten Luzarragaren alde ari den Asel Askatu plataformako lagunek.

Temuco, Txile. Albistea eguerdiostean (Txileko ordua) heldu zen gure erredakziora zenbait e-mail medio eta poz puntu bat ipintzen du idazle euskaldunaren egoerari ekartzen dion aurrerapenagatik, espetxetik Temucoko bere etxera pasatzen baitu atxiloketaldia. Hala ere, azpimarratu dute Asel Askatu plataformatik, neurri honek ez dakar Asel askatzea eta hori da izan ere guk ozenki eskatzen duguna, zalantza izpirik ez baitugu bere errugabeziaz. Asel honelako akusaziopean atxilotua edukitzea bidegabekeria da eta gure lana ez da amaituko kalean eta batere kargurik gabe geratu arte".

Duela hilabete batzudanik bere bikote txiletarrarekin Temuco aldean bizi den Luzarraga 2009ko azken egunean atxilotu zuen poliziak, Araukania Erregioko Justizia Idazkaritzaren eraikinaren kontra eztanda egin ez zuen lehengailu bat jartzearekin zerikusia zuelakoan. Akusazio hori erabat ukatzen dute Luzurragak berak zein Euskal Herriko, Argentinako eta Txileko bere ingurukoek, Hamaika ispilu ganbil (2003), Karonte (2005), Mozorroaren xarma (2007) eta Abaraska (2008) eleberrien egilearen ideia bakezale eta ez-bortitzak azpimarratuz.

-Bere askatasunaren aldeko webgunea: http://aselaskatu.org
-Facebook-en: http://www.facebook.com/group.php?v=wall&gid=294872941579



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia