euskal diaspora eta kultura
2014/02/13
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Caracaseko Eusko Etxetik eta bertako buletin Jazoeratik heldu zaizkigu Arturo Gonzalez de Zarateren bizitza laburbiltzen duten lerro hauek. Bere horretan ekarri ditugu argitara, euskaraturik.
2014ko otsailaren 08an hil da Valencia hirian, Carabobo Estatua, Venezuelan, Arturo Gonzalez de Zarate, lehendakari ohi eta sortzaile gaur egun desagertua den Cumanáko Eusko Etxekoa, Sucre Estatua, Venezuela.
On Arturo Cumaná-ko euskal komunitateko partaide aktiboa izan zen 1953ko maiatzean iritsi zenetik. Jazoerarentzat kontatutako kroniketan, Cumaná-ko Aita Pauldarren San Jose Eskolako kaperako paretaren kontra pilotan aritzen zela aipatzen zigun, euskaldunak bertan zeuden apaiz euskaldunen kontra, ondoren elkarrekin biltzeko Coscarat-tarren Hotelean eta Sucreko Euskal Komunitatearen ohiko beste biltoki batzuetan.
Agirre Lehendakariak, Anzoategui estatuko El Tigreko Eusko Etxearen inaugurazioan parte hartu zuenean esandakoa entzun zuenean, Cumaná-n euskal etxe baten sorrera sustatuz, talde batek biltzeari ekin zion Alberto Santamariaren 'Jai Alai' tabernan eta bukatu zuten ideiak 1967ko abenduaren 10ean gauzatzen Cumaná-ko Eusko Etxea inauguratuz, bera bigarren Zuzendaritza batzorde hartako lehendakaria izanik.
Arturo Caracaseko Apezpiku Laguntzaile den Jesus Gonzalez de Zarate monsinorearen aita da eta Caracaseko Eusko Etxeko bazkide eta lehendakari-ohi Carlos Otañoren lehengusua. GB.
https://www.facebook.com/arturo.gonzalezdezarate
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus