euskal diaspora eta kultura
2008/07/03
PUBLIZITATEA
Resistencia, Argentina. Arturo Campion Euskal Kultura eta Nazionalismoari buruzko Ikasketa Zentroak euskal kultura, historia, ekonomia, gizartea eta politika ikertzaileak batzen ditu. Elkarteak bere jaiotzaren bosgarren urteurrena ospatuko du aurten eta jarduera ugari ditu bere programaren baitan. Horietako bat 'Guregandik' urtekariaren laugarren zenbakiaren aurkezpena da.
Ale berriak zentroko kideek idatzitako 14 artikulu eskaintzen ditu. Gehienak gazteleraz idatziak dira eta bakar bat euskaraz:
- Oscar Alvarez Gila: 'Los equívocos de una identidad confundida: la imagen de los inmigrantes vascos en la película Thunder in the Sun (1959)'.
- Aitor Pescador Medrano: 'Nuevas aportaciones a la historia del castillo de Amaiur'.
- Alexander Ugalde Zubiri: 'Las relaciones internacionales del Gobierno Vasco'.
- Xabier Irujo Ametzaga: 'Euskal erbestea eta erbesteak'.
- Xosé Estévez: 'Galeuzca en Argentina'.
- César Arrondo: 'Los orígenes del centro vasco de Laprida y la recuperación de la identidad vasca'.
- José Domingo Ormaetxea: 'Zaharrak. Quienes eran, según mis sentimientos'.
- Fabio Javier Echarri: 'Sabino Aiastui Errasti, martirio y beatificación de un vasco'.
- María Eugenia Cruset: 'Diásporas y prensa comunitaria: irlandeses y vascos en Argentina'.
- Norma Beatriz Ríos: 'Danza vasca. Burgaintzi taldea'.
- Jon Ander Ramos Martínez: 'Manuel Calvo y Aguirre, una eminencia en la sombra'.
- Carlos Arturo Martínez: 'Iparralde, de la revolución francesa, pérdida de costumbres y fueros a la actualidad'.
- Gustavo Provitina: 'Morir en Guernica'.
- Eduardo Torry Mendioroz: 'Figuras argentinas. A propósito de Vivos, Tilingos y locos Lindos de Grandmontagne'.
Cesar
Arrondo irakaslearen esku egongo den aurkezpen ekitaldia 20:30etan hasiko da
Resistenciako UNNEko (Ipar-ekialdeko Unibertsitate Nazionala) Hitzaldi Aretoan. Ondoren, ikusleek 'Gernika Gogoratuz' eta Heinrich Böll fundazioak
Euskal Herrian egindako 'Gernika: La huella humana' dokumentala ikusi ahal
izango dute. Lanak 1936ko apirilaren 26ko Gernikako bonbardaketan bizirik
ateratako zenbait pertsonen testigantzak eskaintzen ditu. Ekitaldia doakoa izango da.
Lotura interesgarriak
'Arturo Campion' Euskal Ikasketa Zentroaren webgunea
www.arturocampion.com.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus