Laprida, Argentina. Argentinako Laprida herrian egoitza duen Arturo Campion Euskal Ikasguneak bere urtekariaren 2019ko zenbakia eman du argitara azken astean. Nicolas Chaves argitaratzaile, hamalau artikulu ditu aldizkariak, mota, espezialitate eta egile ugari tarteko. “Aniztasun horrek aukera ugari ematen die irakurleei hainbat gaitan sakontzeko”, azaltzen dute argitaldariek.
Azalari dagokionez, Justo Garate Arriola sendagilearen irudia dakar, honen heriotzaren 25. urteurrenean. Justo Garate doktorea Bergaran jaio eta Mendozan zendu zen, Argentinara erbesteratua iritsi baitzen Gerra Zibilaren garaian. Izen handiko medikua, Mendozako Unibertsitateko irakasle eta dekano ordea izan zen eta baita ohorezko euskaltzaina ere, EHUko Honoris Causa Doktorea izateaz gain..
Hona 2019ko ‘Guregandik’ urtekariak biltzen dituen testuak:
(Euskal Herriko egileak)
-Jesus Valenciaren Los ongi etorri no son el problema
-Patxi Azparren Olaizolaren El fenómeno de las cooperativas y las sociedades populares. Una mirada desde la antropología social
-Mikel Bueno Urritzelkiren Los orígenes del PSOE en Navarra (1892-1936)
-Felix Placer Ugarteren Hacia una iglesia vasca: Memoria histórica y situación actual
-Elorri Arcocha Mendinuetaren Azkue, Donostia y Lomax: un análisis del repertorio de canciones de cuna
-Jose Ramon Zabala Agirreren Un príncipe prusiano en la primera guerra carlista
(Argentinako egileak)
-Cesar Arrondoren La pintura vasca en Mar del Plata. Su repercusión en la prensa escrita (1943–1956)
-Martina Larraza Azpiazuren Viajando con el corazón. La oferta turística de Euskal Herria para los miembros de la diáspora vasco-argentina
-Julieta Gaztañagaren Independentismo no es nacionalismo. Estereotipos y hábitos epistemológicos en la política vasca contemporánea
-Alfonsina Leranozen Zombis, vampiros, momias e imaginario euskaldun en la trilogía Ataun of the dead (2011-2019)
-Juan Carlos Ibarrolaren Aritzakun, un lugar, un tiempo, un paraíso escondido
-Norma B. Riosen Recordando el pasado. Personajes que hicieron la historia
-Sergio Recarteren La historia de Osés
-Nicolas Chavesen Un primer acercamiento al movimiento okupa en Euskal Herria
-Carlos Arturo Martinezen Pastorales modernas en Iparralde
Ale bat eskuratzeko interesa dutenek Ikasgunearekin kontakta dezakete arturocampion@gmail.com helbidean, edo Chaves argitaratzailearekin nicolasjchaves@gmail.com-en; liburukiaren prezioa 300 pesokoa da.