euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Artista baten eta sommelier baten lekukotasunek estreinatu dute Viedmako Aberri Etxearen 'Diasporako jendea' ziklo berria

2019/05/22

Elizabet Arrarás, Mónica Insaurralde eta Betiana Gabilondo
Elizabet Arrarás, Mónica Insaurralde eta Betiana Gabilondo

PUBLIZITATEA

Viedma-Carmen de Patagones, Argentina. ‘Diasporako Jendea’ izeneko zikloa estreinatu du Viedma eta Carmen de Patagones eskualdeko Euskal Etxeak maiatzaren 16an. Zikloaren lehenengo topaketan Monica Insaurralde artista plastikoak eta Betiana Gabilondo sommellierrak euren lanari buruz hitz egin zuten, bakoitza bere ogibidearen sekretuak partekatuz publikoarekin eta Euskal Herriarekin duten loturaz mintzatuta bete-beteta zegoen areto batean. Antolatzaileak zeharo pozik daude zikloko lehenengo topaketak lortutako arrakastarekin: “Margolanak eta ardoa, ezin zen gaizki atera”, esan dute Aberri Etxekoek.

'Diasporako jendea' zikloa Euskal Etxeko eta bertako ‘Abestu Beti’ abesbatzako kide den Elisabet Arraras Zabala Rampoldik bota zuen ideia bat da, adierazi dute Aberri Etxetik. “Eskualdeko euskal jatorriko jende esanguratsua gonbidatzen dugu, euren ogibideaz eta euren sustraiei buruz hitz egin dezaten; horrela jende gehiago hurbilduko da Euskal Etxera eta aldi berean ekarpen kulturala egiten diogu komunitateari”, azaltzen dute.

Lehenengo esperientziak animatuta, bigarren elkarretaratzea prestatzen hasiak dira Viedma eta Carmen de Patagones eskualdeko lagunek. Topaketa urte amaieran izango da, urteaa ixteko egingo diren beste aktibitate multzoarekin bat.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia