Nork Argentinako euskal munduan, dantzarien esparruan dabilenik, ez du ezagutzen Aitor Alava. Hamahiru urte dira Zuhatza herriskako arabar honek Euskal Herri geografikoa utzi eta Argentinako Euskal Herrira aldatu zenetik. Izan ere, Argentinan baina euskal dantzez, euskal hitzorduz eta euskal giroan bizi da Aitor Alava. Bere kasuan, baina, euskal dantzetan batera, tangoan ere murgildu zen, eta tango irakasle titulua lortu zuen, geroago euskal-argentinat fusio lanak eginez.
Buenos Aires, Argentina. Argentinan errotzeko prozesu honetan lagun eta laguntzaile izan ditu zalantzarik gabe bere bikotea, Buenos Airesko Caballito auzoko Marina Aranguren euskal-argentinarra, urte askotan euskara irakasle izan dena hiriburuko euskal elkarte eta erakundeetan, eta bion arteo alabak, Maialenek, gaztetxoa oraindik baina gurasoak medio euskal kulturarekin harreman sakonean hazten ari dena eta dantzaria dagoeneko.
Aitor bereziki harro dago Buenos Airesen, gogor lan egin ondoren, atera ahal izan duen Tango Irakasle tituluaz. Eta izan ere, zenbait euskal etxe eta erakundetan euskal dantza irakasle izateaz gain, eta ikastaro emaile han-hemenka, urrats berriak ari da ematen Euskal Herriko folklorea eta Argentinako pauso eta moldeak uztartzen. Hori, jakina, Buenos Aires hiriburuko Ekin Dantzari Taldearekin egiten duen lanaz gain, edo lan horretako parte.
Huntaz eta hartaz, elkarrizketa argitaratu berria diote El Correo egunkarian, Joseba Mikel Fonseca kazetariak egina. Hemen irakur dezakezu bere gaztelaniazko jatorriko bertsioan.