Donostia-San Sebastian. EuskalKultura.eus-en idazten duen blogaren atal berri bat besapean datorkigu Euskal Diasporaren Eguna ospatzen ari garen egunotan Arantzazu Amezaga. Buenos Airesen jaioa, Montevideon hazia eta Caracasen familia sortua, euskal gurasoak, euskal senarra eta seme euskaldunak, eta euskal komunitatearen babesa izan zituen bizileku leku hauetan guztietan. Ongi daki berak euskal diasporaz. Bere oroimen pribilegiatuan gordetzen dituen Diasporako milaka pasarte horietako batez idazten digu, atzerriko gure historia osatzen duten oroitzapen ugari horietako batez.
Pasarte egokia izan daiteke, zergatik ez, Euskal Diasporaren Eguna ospatzen dugun aste honetarako.
Hona testua, gure buletinaren gaztelaniazko zatian.