Mallorca, Espainia. Mallorcako Artea Euskal Etxeak solasaldi-elkarrizketak antolatu ditu gaur eta bihar Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) olerkaria protagonista, euskal elkarteak bere 25. urteurrena ospatzeko antolatu duen programako parte. 2021ean Espainiako Poesia Sari Nazionala eskratu zuen Meabek gaur ostiralean izango du lehenengo partaidetza publikoa, hiriko Lluna liburutegian (General Riera, 39 Palma) 19:00etan, katalanera itzulitako 'Azalaren kodea' --'El codi de la pell' katalanez-- poema-bilduma liburua hizpide, Kinesdues (Maria Victòria Secall eta Angels Cardona) solaskide.
Bihar larunbata, berriz, hitzordua Can Alcover kulturagunean (Sant Alonso, 24 Palma) izango da, ordu berean, eta solasaldi-elkarrizketak gaztelaniara itzulitako Miren Agur Meaberen 'Nola gorde errautsa kolkoan' (gaztelaniaz 'Cómo guardar ceniza en el pecho' izenburupean argitaratua) hartuko du ardatz, Cecili Buele moderatzaile.
-Hona bisita hau dela-eta Db egunkarian argitaratutako artikulua (katalanez)
-Albistea Diario de Mallorca egunkarian (gaztelaniaz)