Eusko Ikaskuntzak antolatuta, "Arteak eta Euskal Diaspora" izeneko nazioarteko jadunaldiak egingo dira aste honetan Baionan eta Donostian. Etzi, Baionako Euskal Museoak hartuko ditu mintegiko saioak, eta etzidamu, Donostiako San Telmo Museoan egingo dira. Horrez gain, "Artisten begirada Euskal Diasporaz" erakusketa estrenatuko da Baionan, eta ondoren Euskal Herriko zazpi probintzietan barrena izango da ikusgai 2017a arte.
Baiona, Lapurdi. Baionan eta Donostian egingo da aste honetan Eusko Ikaskuntzak antolatu duen "Arteak eta Euskal Diaspora" nazioarteko mintegia. Ekimenak Donostia 2016ren babesa du eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Frantziako Université de Pau et des Pays de l’Adour delakoaren sostenguarekin antolatu da.
Mintegia ostegunean hasiko da eta Baionako Euskal Museoan egingo da. Bertara bilduko dira nazioarteko hainbat aditu eta ikerlari, eta euskal Diasporak artearekin izan duen harremanari buruzko ikerketak aditzera emango dituzte.
Horrez gain, ostegunean bertan “Euskal diaspora artisten begiradan” izeneko erakusketa inauguratuko da Baionako Euskal Museoan. Erakusketaren antolatzaileek Diasporari buruzko hausnarketa egiteko eskatu zieten hainbat euskal artistei eta haiek eginiko lan onenak bildu dira bertan. Erakusketa Baionan izango da ikusgai apirilaren 10a arte.
Mintegiaren bigarren saio Donostian egingo da, zehazki San Telmo Museoan. Bi eguneko topaketari amaiera emateko, “El desfiladero de la muerte” izeneko filma izango da ikusgai. Hollywoodeko luzemetrai klasiko hau 1959an zuzendu zuen Russell Rousek, eta nahiko ezaguna da Euskal Herrian bertan Oestera doazen euskal emigranteak agertzen direlako.
Mintegia amaitu eta gero, bertan aurkeztutako ponentziak liburu batean bilduko dira.
Egitarau osoa, hemen.