euskal diaspora eta kultura
2011/05/24
PUBLIZITATEA
Bartzelona, Katalunia. Ekitaldi ugari izango dira ekainean Bartzelonako Euskal Etxean, besteak beste arte eszenikoen ziklo bat. Antzerki munduan aritzen diren elkarteko zenbait kideren laguntzarekin antolatu da zikloa, eta aurtengoa bigarren edizioa izango du. Emanaldi gehienak katalanez izango dira, baina tartean euskaraz eta gaztelaniaz ere egingo dute ekitaldi pare bat; ekainaren 3an ikusgai izango den 'Joanen ilargia' antzezlana kasu.
"Teatre Nu taldea kataluniarra da baina euskaraz egingo du 'Joanen ilargia'. Euskal Herrian dexente ibiliak dira eta testua euskaraz buruz ikasi dute", azaltzen du Euskal Etxeko koordinatzailea den Aitor Arrutik. "Ondo egiten dutela ikusi genuen, eta elkarteko haurrentzako polita izan daitekeela pentsatu genuen".
Arte eszenikoen zikloa 'Joanen ilargia' lanak irekiko du, esan bezala, ekainaren 3an. Ekainaren 4ean 'Les amants de Picasso' antzezlana taularatuko du Capficats En Femení taldeak eta ekainaren 8an (eta ekainaren 15ean) antzerki tailerra egingo da euskal etxean La Trama Produccions taldearekin. Lantegiaren izenburua 'Tècniques teatrals per a la vida diària' da.
Ekainaren 10ean 'Divorciadas' lana ekarriko du Abrapalabra Teatro konpainiak (gaztelaniaz) eta hurrengo egunean, 11n, La Tagarnina Joc Cultural taldeak 'Vivencias lorquianas' izenburudun errezitala egingo du, gaztelaniaz ere. Bukatzeko, ekainaren 17an Capficats taldeak 'La gènesi del Gernika' aurkeztuko du katalanez.
-Ekaineko egitarau osoa, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus