euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arte eszeniko, ikus-entzunezko eta musika azoketara joateko laguntzen deialdia irailaren 13a arte dago irekia

2013/08/02

Euskal enpresak 2013ko Sunny Side of the Doc azokan Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenagarekinb (argazkia Etxepare)
Euskal enpresak 2013ko Sunny Side of the Doc azokan Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenagarekinb (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak uztailaren 26ean argitaratu zuen Arte eszeniko, ikus-entzunezko eta musika azoketara joateko laguntzen aurtengo deialdia. Laguntza horien helburua 2013an zehar euskal artista eta ekoizleek azoka hauetara egin dituzten edo egingo dituzten bidaiak sustatzeko diru-poltsak banatzea da. Eskabideak aurkezteko epea abuztu osoan zehar eta irailaren 13a bitartean izango da irekita.

Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutuak argitara eman du 2013 urteari dagokion "Musikaren, arte eszenikoen eta ikus‑entzunezkoen merkatu izaera duten azoka, jaialdi edo gertaera profesionaletara joan ahal izateko diru-laguntzen deialdia".

Laguntzak 2013an zehar euskararen eremu geografikotik kanpo egindako edo egiteke dauden azoketarako bidaiak sustatzeko baliatuko dira. Onartuko diren gastuak honakoak dira: joan-etorriak, ostatua, dietak eta azoketan akreditatzeko edo instalatzeko gastuak.

Deialdi honetarako gehienezko zenbateko orokorra 72.000 eurokoa da, eta modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa honakoa da:

- Ikus-entzunezkoetarako 52.000 euro.
- Musikarako 10.000 euro.
- Arte eszenikoetarako 10.000 euro.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 13an amaituko da. Argibide osoak, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia