euskal diaspora eta kultura
2010/05/20
PUBLIZITATEA
Iruñea, Nafarroa. Kanpoan diren Nafarren Egunaren 22. edizioko ekitaldien berri Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Nafarroako Gobernuaren eledun Alberto Catalanek eman zuen atzo, Nafarroako Etxeen Federazio Nazionaleko burua, Rosa Mary Ibañez Zapatero, eta Artaxoako alkatea, Pedro Maria Egea bertan zirela. Kanpoan diren Nafarren Eguna Artaxonan ospatuko da aurten, datorren asteko larunbatean hain zuzen, maiatzaren 29an.
Honako jarduerek osatzen dute Kanpoan diren Nafarren Eguna ospatzeko prestatu den egitaraua:
-09.00etan: Artaxoako kaleetan aurorak abestuko dituzte, herriko auroroek.
-10.00etan: txokolate janaldia eskola zaharretako pistan.
-10.30.ean, 10.45ean eta 11.00etan: Esparruko elizako kanpaiak eskuz joko dituzte zabukariek.
-11.00etan: San Pedro elizan meza emango dute eta Coral de Carlos abesbatzak kantatuko du, Carlos Jimeno zuzendari dela. Gero, kalejira egingo dute Artaxoako Forri’star eta Enredo txarangek.
-11.45ean: ongietorri agurra Artaxoako Udaletxean. Udalerriko alkateak, Pedro Maria Egea Ortizek, ongietorria egingo die bertaratuei, Udaletxeko balkoitik, eta gero, Arrasateko Nafarroako Etxeko buruak, Jose Luis Lanak, suziria botako du. Kalean erraldoi eta buruhandien konpartsa eta gaitariak ibiliko dira.
-12.00etan: Udal Musika Bandak kontzertua emango du Foruen plazan, Ricardo Oficialdegui zuzendari duela.
-13.00etan: txistorra janaldi herrikoia udaletxeko plazan.
-13.15ean: jota kontzertua Foruen plazan.
-12.00etan: laia lasterketen erakusketa Eugenio Mendioroz kalean, Ondalan taldearen eskutik.
-14.30ean: bazkaria udal kiroldegian eta, bazkalondoan, musika, Gaita-Brass eta DJ Buru taldeekin.
-18.30ean: Artaxoako Ganuza anaien ganadutegiko behiak askatuko dituzte Ospitale kalean eta Eugenio Mendioroz kalean.
-19.45ean: kanpaiak eskuz zabunkatuko dituzte, Kanpoan diren Nafarren Eguna amaitzeko.
-21.00etan: zezensuzkoa herriko kaleetan.
Horrez gain bisita gidatuak egingo dituzte Artaxoako Esparrua ezagutzeko. Bisitak hasiko dira 11.00etan, 13.00etan, 17.00etan eta 19.00etan, Bisitarien Etxean. Gainera, bertako dendariek artisau azoka jarriko dute Ospitale kalean, 10.00etatik aurrera.
AURREKO EKITALDIAK ASTEAN ZEHAR
Kanpoan diren Nafarren Eguna ospatuko dela eta, hainbat ekitaldi izango dira heldu den aste osoan. Maiatzaren 24an, astelehenean, Itxaro Tabernak Esparruaren gainean egindako lana aurkeztuko du Roldan Jimenok. Izan ere, Tabernak Jose Maria Jimeno Jurio beka irabazi zuen iaz, eta aurten ere bai. Aurkezpena 19.00etan hasiko da, Artaxoako liburutegi publikoan.
Gero, arratsaldeko 19.30ean, “Robin y Marian” filmaren argazki erakusketa irekiko dute. Erakusketa hori Artaxoako Udalak antolatu eta Estrella Iriartek zuzendu du. Horrez gain J. Angel de la Peñaren akuarelak ere jarriko dituzte ikusgai. Hori guztia Corralizas elkartearen aretoan (Doña Resu eskola zaharretan), maiatzaren 29ra arte; ordutegia: astelehenetik ostiralera 19.30etik 21.30era eta larunbatetan 10.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara.
Maiatzaren 25ean, asteartean, Esparruko mendebaldearen urbanizazio proiektua aurkeztuko du Maesic enpresak, udal liburutegian, 19.00etan hasita. Ostegunean, maiatzaren 27an, Isidoro Ursuak eta Miguel Bañalesek hitzaldia emango dute, liburutegian bertan: "Kanpaien hizkera".
Ostiralean, maiatzaren 28an, bisita gidatua egingo dute Esparrura, 18.00etan, Bisitarien Etxean hasita. Gero, Artaxonako Forri'star txarangak kontzertua emango du, Ricardo Oficialdegui zuzendari duela, Chofetan, 20.00etan. Gauean, 21.00etan, Artaxonako herriari omenaldia egingo diote eta goizeko 1.00ean Ganuza anaien ganadutegiak behiak askatuko ditu Eugenio Mendioroz eta Ospitale kaleetan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus