euskal diaspora eta kultura
2011/06/13
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. Azkenean ez dira gauzatuko Nevadako Brian Sandoval gobernadoreak Nevada-Renoko Unibertsitateari egin nahi zizkion mozketa bortitzak eta, tartean, Renoko Euskal Ikasketa Zentroak segitu ahal izango du bere jarduna mozketa horien mehatxuak bereziki azken asteotan sortutako arrengura eta kezkak aldenduta.
Unibertsitate barnekoNevada Sagebrush kazetak maiatzean kaleratu zuenez, Nevadako Legealdia (estatuko parlamentu edo botere legegilea) aztertzen ari zen 30 milioi dolarreko mozketak egitea unibertsitateari, alegia izugarrizko kolpe handia ematea, hainbat sail, departamentu eta zerbitzu itxi edo jarduna erabat murriztera behartuz. Murrizketak ez dira berriak, azken urteotan sofritu baitira, baina honako neurriko batek zeharo kolpatuko zukeen UNR (Nevada-Renoko Unibertsitatea).
2011eko Aurrekontu Murrizketako datuen arabera, Euskal Ikasketa Zentroak 520.000 dolar jasotzen ditu Nevadako Estatutik, eta ia beste hainbeste, milioi erdi bat, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Herriko erakundeetatik. Hortaz aparte, Zentroaren Aholku-Batzordeak bere diru-bilketa propioa egiten du doaintza bidez AEBetako euskaldunen eta euskaldunen lagunen artean.
Gobernadorea eta Nevadako Estatuko legegileak akordio batera iritsi ziren joan den asteazkenean 6,2 mila milioi dolarreko plangintza baten inguruan, ekidinez honela Nevadako hezkuntza gorenean eta estatuko zerbitzu garrantzitsuetan proposatuta zeuden mozketak, baina aldi berean onetsiz errepublikarrek hezkuntzan egin nahi zituzten aldaketak.
Akordioa negoziaketa gogorren ostean etorri zen, doi-doi epea edo 2011eko legealdiko saioak amaitu baino bost egun lehenago. Azken komunikazio bat hilabete honen 15-16an beharko du etorri, eta ordura arte gauza ez da erabat segurtatua izango, baina agintariek egindakotzat jotzen dute aipatu aurrekontu akordio garrantzitsua.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus