euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat' Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu du; Maria Magdalena Boveda, lehendakari

2010/04/19

Arrecifesko Euskal Etxeak 2010eko apirilaren 10ean egin du aurtengo Ohiko Biltzar Nagusia. Argazkiam Marta Abarrategui idazkari berrautatua idazki bat irakurtzen.
Arrecifesko Euskal Etxeak 2010eko apirilaren 10ean egin du aurtengo Ohiko Biltzar Nagusia. Argazkiam Marta Abarrategui idazkari berrautatua idazki bat irakurtzen.

PUBLIZITATEA

Erakundearen araudiak dioenari segituz, Buenos Aires probintzia argentinarreko Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat' Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordeko kideak berritzeko pausoak eman ditu, 2010. urteko ekitaldirako agintariak hautatuz. Euskal Etxeak berak plazaratu duen idazki batean azaltzen duenez, Maria Magdalena Boveda Aldazabal da lehendakari berriz, eta berarekin batera ari dira Batzordean María Inés Paz Navarreta, lehendakariorde; Marta Ester Abarrategui Loyola, idazkari; María Angélica Lugaro Gabilondo, idazkariorde; Omar Rodolfo Gorostudy del Pozo, diruzain; eta María Laura Angel de Echaniz, diruzainorde, besteak beste.

Arrecifes, Argentina. Apirilaren 10ean, larunbata, egin zen elkarteko Ohiko Batzar Nagusia. Arratsaldeko zazpi t'erdietan ekin zitzaion bilerari, hildako bazkideen ohorez minutu bateko isilaldia eginez. Jarraian iazko txostena eta emaitzen laburpena irakurri eta eztabaidatu eta bi bazkide hautatu ziren agiriak sinatzeko. Zerrenda bakarra aurkeztu zenm eta bazkideek ez zuten arazo handirik izan. Hona Zuzendaritza Batzorde berria osatzen duten kideak:

-Lehendakaria: María Magdalena Bóveda Aldazabal
-Lehendakariordea: María Inés Paz Navarreta
-Idazkaria: Marta Ester Abarrategui Loyola
-Idazkariordea: María Angélica Lugaro Gabilondo
-Diruzaina: Omar Rodolfo Gorostidy Del Pozo
-Diruzainordea: María Laura Ángel de Echaniz

-Batzordekide titularrak: Facundo Araguz Alustiza, Alejandro Rimini Azarola, Ana Victoria Idígoras, Alicia Biain, María del Carmen De Etxaniz
-Batzordekide ordezkoak: Laura Mariel Nobile, Luján Valiela, César Enrique Solanes Aurtenechea

-Kontu ikuskari titularrak: Juan Lucio Agotegaray Etxaniz, Mariana Domine Irigoyen, Juan Zuvilivia
-Kontu ikuskari ordezkoak: Miguel Eneas García Bernaus, Norma Micchia Anzoátegui, Cristina Rodríguez de Gorostidy

-FEVAko ordezkari titularra María Angélica Lugaro Gabilondo
-FEVAko ordezkari ordezkoa: César Enrique Solanes Aurtenechea

[Rosarioko Etxe bertako Ugarritzak taldeko Renzo Bustos dantzariak dantzatu zuen Aurreskua, Zuzendaritza Batzorde berriari behar bezalako harrera egitearren]

Bozen ondotik, urtean zehar egin beharreko ekimenak hartu ziren mintzagai eta Argentinako Ereserki Nazionala eta Gernikako Arbola kantatu ziren. Aurten 20 urte beteak dituen Euskal Etxe bereko Ugarritzak taldeko Renzo Bustos dantzariak (ikus bideoa) Aurresku dantzatu zuen, Zuzendaritza Batzorde berriaren ohoretan. Eguna bazkideen afari batekin amaitu zen, euskal musika lagun, eta Aberri Eguna ere ospatuz, solasgaien artean Euskal Herriaren egungo egoera harturik, 2010erako proposamenekin batera.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia