euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskaldunak Denak Bat' euskal etxeak 89 urte bete ditu eta lagunen arteko afari batekin ospatu dute kideek

2011/03/01

Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat' euskal etxeko kide batzuk Marilyn Boveda lehendakariarekin batera (argazkia EE)
Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat' euskal etxeko kide batzuk Marilyn Boveda lehendakariarekin batera (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

“Elkarretaratze intimoa egitea erabaki dugu jai erraldoia 2012an egingo dugulako, 90 urte egiten ditugunean”, azaldu diote 'Euskaldunak Denak Bat'-eko arduradunek EuskalKultura.com-i. Hala ere, eta nahiz eta etxekoen artean ospatu, ez zitzaion ezer falta izan joan den astean egin zen topaketari: erreki gozoa, ohorezko aurreskua, bideoak, euskal dantzak eta euskal kantak izan ziren gaueko protagonista. “Euskal etxe zaharra da gurea baina horrek ez du esan nahi iraganera begira gaudela. Ondo asko dakigu nolakoa den gaur egungo Euskal Herria eta etorkizunerako proiektu asko ditugu”, azpimarratu digu Marta Abarrategui etxeko buruzagitzatik.

Arrecifes, Argentina. 1922. urtean jaio zen Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat' euskal etxea, otsailaren 22 batean, hain zuzen. Egun hartan, euskal kulturaren hedapena bermatuta geratu zen Buenos Aires probintziako iparraldean. Herri honetako euskaldunek eta euren ondorengoek lan handia egiten dute urtetik urtera Euskal Herriko ohiturak eta irudiak Argentinako panpan gal ez daitezen. Edadekoa da erakundea baina aldi berean, gaztetxo baten kemena du. Hori dela eta "proposamen, proiektu eta ideiak ez dira inoiz agortzen jarduera handiko etxe honetan".

89. urtemugako jaia burutzeko, etxeko tabernan bildu ziren arrecifestarrak joan den otsailaren 26an. “Bilera ez da handia izan geure burua prestatzen ari garelako datorren urteko urteurrena ospatzeko. 2012an, 90. urtebetetzerako jai erraldoia egingo dugu”, esan diote euskal etxeko kideek EuskalKultura.com-i.

 

 “Jaia ez da jendetsua izan, baina giroa ezin hobea suertatu da” adierazten dute antolatzaileek. Hasteko, Juan Ignacio Saez Abarrateguik ohorezko aurreskua dantzatu zion etxeko lehendakaria den Marilyn Boveda Aldazabal-i. Ondoren, 2010. urtean zehar egindako ekintzei buruzko bideak proiektatu ziren. “Bideoetan zer nolako mugimendua daukagun euskal etxean ikusi ahal izan zen”, esan digute erakundeko kideek.

Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat' euskal etxeko 89. urtemuga 2011 01

[50 bat lagunek hartu zuten parte urtemugako afarian (argazkia EE)]

Beste alde batetik, Beatriz Caamaño Espainiako Elkarteko presidentea bertaratu zen euskal etxera data berezi honetan. 'Euskaldunak Denak Bat'-ek laguntza handia eskaini zion elkarte espainiarrari instituzioa porrota batetik atera ahal izateko, eta Caamaño presidenteak lore sorta oparitu zion euskal erakundeari esker giza.

Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat' euskal etxeko 89. urtemuga 2011 02

[Mariana Dominek ez zituen berarekin Maral-go kideak larunbat gauean; hala ere ondo moldatu zen Teresa de Zavaleta irakaslearekin abesti bat kantatzeko (argazkia EE)]

Bukatzeko, lagun guztiek euren eserlekuak utzi zituzten Fandago eta Kalejirak dantzatzeko eta karaoke-aren laguntzaz, euskal kantak abestu zituzten ordu txikiak arte.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia