euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat-en Urteko Batzarra: Omar Gorostidy-k hartu dio txanda Marilyn Bovedari

2012/05/07

Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat-en Zuzendaritza Batzorde berria. Eserita eta txapeldun, elkarteko lehendakari berria, Omar Gorostidy (argazkia EE)
Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat-en Zuzendaritza Batzorde berria. Eserita eta txapeldun, elkarteko lehendakari berria, Omar Gorostidy (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Urte berezia izan da azkeneko hau Arrecifesko Euskaldunak Denak bat-eko kide eta lagunentzat, elkarteak bere 90. urteurrena ospatu baitzuen eta ongi ospatu ere, bereziki otsailean ohore guztiekin egin zuen ekitaldi instituzionalarekin. Apustua egoki gaindituta, apirilaren 28an egindako batzar nagusiak euskal etxeko kideen oniritzia eman zion urteko balantzeari eta Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuen. Aldaketa handirik ez, diruzain zen Omar Gorostidyk hartzen baitio txanda lehendakari zen Marilyn Bovedari, eta hura diruzain izatera pasatzen baita. Ezer aipatzekotan, Gorostidy dela azken 24 urteotan lehendakari hautatu duten lehenengo gizasemea.

Arrecifes, Argentina. Erakundearen 90 urteak egoki ospatzeko erronkari ongi eutsi ondoren, Euskaldunak Denak Bat-eko Batzar Nagusiak arazorik gabe onartu zuen aurreko Zuzendaritza Batzordearen balantzea, pozik izan ere gauzak egoki atera zirelako, begiradak orain Mendeurrenera behar bezala heldu eta geroa eta segida ongi bideratu eta bermatzeko erronkari zuzenduak.

[Bertatik bertara, musikariak ere improbisatuz, Euskaldunak Denak Bat-eko lehendakari berri Omar Gorostidyren ohorez dantzatutako aurresku kantatua; aurreskularia, Renzo Bustos (irudia EE)]

Batzarra apirilean egin delarik, bildutakoak oroitzapen eta gomuta berezi bat izan zuten Gernika eta Euskal Herrian duela 75 urte gertatutako bonbardaketak gogoan. Horri buruz hitz sentituak esan zituen, batzarrak kontu ikuskari gisa baieztatu zuen Juan Lucio Egotegaray Echaniz bazkideak. Gernika Gogoratuz Fundazioak, Heinrich Böll Fundazioa laguntzaile eginiko "La huella humana" (giza aztarna) dokumentala ere proiektatu zen Gernikako sarraskiari buruz. Egunari, elkartasun afari batekin ipini zitzaion azkena, afalostean partaideak kantari eta dantzari.

Bozketak eta gero, hau da datorren agintaldi honetarako Zuzendaritza Batzorde berria:

-Lehendakari: Omar Gorostidy
-Lehendakariorde: Maria Ines Paz Navarrete
-Idazkari: Marta Abarrategui
-Idazkariorde: Maria A. Lugaro Gabilondo
-Diruzain: Marilyn Boveda Aldazabal
-Diruzainorde: Maria L. Angel Etxaniz

-Batzordekide titular: Mariana Dominé Irigoyen, Laura Nobile de Abarrategui, Mikel Garcia Bernaus, Lujan Valiela, Cesar Solanés Aurtenechea

-Batzordekide ordezko: Maria del Carmen Rodriguez, Cristina Rodriguez de Gorostidy, Gabriela Pecci Bóveda

-Kontu ikuskatzaile titular: Juan L. Agotegaray Echaniz, Victoria Saez Abarrategui, Maria del Carmen De Echaniz
-Kontu ikuskatzaile ordezko: Analia Visciarelli, Rosana Díaz, Ana V. Idigoras

-Euskaldunak Denak Bat-en webgunea



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia