euskal diaspora eta kultura
2009/12/24
PUBLIZITATEA
Arrecifes, Argentina. Itsasontziak immigrazio prozesuaren ikur adierazgarrienak. Parekotasun horri segituz, itsasontzi zahar baten branka ainguratu zuen 'Aiton-amonen Txokoa'k euskal etxeko areto nagusiaren erdian. Bi aldeetara gizataldeen standak muntatu ziren: Paraguai, Irlanda, Eskozia, Italia, Frantzia, Espainia, Katalunia eta Euskal Herrikoak.
[Irlanda eta Eskoziako gizataldeen stand-a (argazkia EE)]
Bitartean, erakustaldian parte hartzen ari ziren herriei buruzko dokumentalak eman zituzten Eusko Kultur Etxean, hitzaldiak, kontzertuak eta dantzaldiekin batera. Ekimenak iraun zituen hiru egunetako bakoitzean, Argentinako ereserkia abestuz eman zitzaion hasiera, eta Immigranteen hotelaren bideoak ikusiz. Izan ere, herri bakoitza bere ereserkia kantatuz aurkeztu zen. 'Aiton-amonen Txokoa' testuinguru hartuta, Arrecifesko euskaldunek Xabaltx kantari lapurtarraren bisita jaso zuten. Euskal musikak, beraz, leku garrantzitsua izan zuen Euskal Herritik etorritako musikari honen partaidetza medio. Arrecifes bertako Maral taldea ere igo zen oholtzara eta abeslari lapurtarrarekin abesteko aukera izan zuen.
Testuinguru hau ezin hobea izan zen zuhaitz genealogikoak egiten ikasi eta irakasteko. Laura Nobile de Abarrateguik izan zuen oinarrizko ikastaro hau ematearen ardura. Bere mintzaldian Nobilek zuhaitz genealogiko arloan nola ikertu azaldu zuen.
["Aiton-amonen Txokoa" erakustaldira hurbildu zen publikoa (argazkia EE)]
'Arrecifesen geratzea erabaki zuten etorkin haien ondorengo gara eta errespetu handia diegu antzinako usadioei', azaldu antolatzaileek EuskalKultura.com-i. 'Nondik gatozen jakiteak jarraitu behar dugun bidea argitu dezake, eta uste dugu Aiton-amonen Txokoa abiapuntu ona dela atzerako begirada hori ematen hastea'.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus