euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxearen eskutik euskaldunen hizkuntza 'Creativa 2011' erakusketan

2011/07/21

Arrecifeseko 'Enrique Udaondo' Eskolako 'Creativa 2011'  (argazkiaEE)
Arrecifeseko 'Enrique Udaondo' Eskolako 'Creativa 2011' (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Sendoak dira oso Arrecifeseko euskal etxearen eta herriko komunitatearen arteko harremanak. Izan ere, euskal erakundeak aurrera eramaten dituen proposamen guztiek harrera ezin hobea izaten dute arrecifestarren artean. Eta oraingoan ere gustura onartu zuten Euskaldunak Denak Bat-eko kideek herriko 'Enrique Udaondo' eskolak 'Creativa 2011' erakusketan parte hartzeko luzatutako gonbitea. Erakustaldia joan den uztailaren 13 eta 14an burutu zen eta euskararen presentzia gailendu zen ikusgai zeuden lanetan.

Arrecifes, Argentina. Urtero antolatzen da 'Creativa' erakusketa Arrecifeseko 'Enrique Udaondo' eskolan. Ekimenaren helburua eskolako ikasleek ikasturteko lehenengo seihilekoan egindako lanak erakustea da. Lanek, gainera, gaurkotasun handia izan ohi dute, gizartearen egoera islatuz.

Euskal etxearen partaidetzari dagokionez, aipatzekoa da ideia eskolako ikasle batena izan dela. “'Creativa Erakusketa'-ren aurreko edizioetan, euskal etxeko Ugarritzak taldeko dantzariak izan dira gonbidatuak euren koreografiak erakusteko; aurten berriz, eskolako ikasle eta euskal etxeko dantzari den Franco Reynak proposatu zien irakasleei erakusketako kartelak, izenak eta azalpenak euskaraz ere jartzea”, azaldu diote EuskalKultura.com-i euskal etxetik.

Arrecifeseko Creativa 2011 2011 01

[Ana Idigoras presidentea, Daiana Varela dantzaria eta euskal etxeko zuzendaritza batzordeko kide den Laura Nobile 'Creativa 2011' erakusketan (argazkiaEE)]

“Irakasleak ados egon ziren ideiarekin eta hirugarren kurtsoetako lan guztiek euskarazko deskribapenak izan zituzten”, adierazi dute Euskaldunak Denak Bat-eko kideek. “Beraz, esker beroak eman nahi dizkiegu ikurriñak egiten lagundu zuten neska-mutilei eta Mariela Llovet eta Gisele Ulloa irakasleei, proposamena onartzeagatik”, azpimarratu dute euskal etxetik. Erakustaldian euskarari buruzko informazioa eta euskara ikasteko dauden baliabideen berri ere eman zien bisitariei.

Bestalde, komunitateari begirako beste ekintza bat gauzatuko da gaur euskal etxean. Arratsaldeko 4:30etan “La isla del cangrejo” filma proiektatuko da Euskaldunak Denak Bat-en egoitzan. Sarrera doan da, baina herriko tailer babestura eramateko elikagaiak jasoko dira. Oso aukera polita, neguko oporretan aprobetxatzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia