euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak bertako Maral taldearen itzulia ospatu zuen

2008/07/18

Maral taldea Arrecifeseko Euskal Etxean eskaini zuen kontzertuan
Maral taldea Arrecifeseko Euskal Etxean eskaini zuen kontzertuan

PUBLIZITATEA

Urtebetea zeraman Maral Taldeak agertokietara igo barik, eta zaleak biziki itxaroten zuten berriz taularatzeko kontzertua. Eguna, joan den uztailaren 8a izan zen, Arrecifeseko Euskal Etxean. Taldearen marka den estilo desberdinetako errepertorio zabala entzuteko hainbeste gogoa zuen Arrecifeseko jendeak emankizun batekin ez zela nahikoa izan eta biharamunean --uztailaren 9a, Independentzia argentinarraren eguna-- emankizun berri bat egin zuten Maralekoek. Bi emanaldien artean, berrehun bat ikusle elkartu ziren euskal etxearen tabernara Maralekin batera abestu eta dantza egitera.

Arrecifes, Argentina. Urtebeteko atsedenaldia hartu ondoren, pasa den uztailaren 8an eta 9an Maral taldeak kontzertua eskaini zituen Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean, eta bere musikak, ohi legez, alaitu eta animatu egin zuen etxeko taberna, taldearen errepertorio ezagunarekin eta gonbidatu bereziekin. Aukeratutako abestien artean, Baldosa floja eta La última curda tangoak entzun ahal izan ziren, eta folkloreari dagokionez, errepertorio “andetarra” egin zuten, Darío Nicolaurekin (Arrecifeseko abesbatza polifonikoaren zuzendariarekin), eta Pergaminoko Leandro Pericásekin, biak haize instrumentuen arduradunak.

Mariana Domine Irigoyenek (ahotsa), Adrián Charrasek (teklatuak), Christian Rodríguezek (bateria eta perkusioa), Billy Vogtek (baxua), María Eugenia Cozzak (koruak) eta César Solanesek (kontu teknikoetan) osatzen dute Maral. 2000. urtean sortu zen taldea eta hasieratik arrakasta handia izan dute euskal munduan. Hain da horrela, 2005eko eta 2006ko Euskal Asteetan parte hartu izan dutela. Horrez gain, iaz nazioarteko internet bidezko EuskoCantat Saria irabazi zuten. Taldeak beti prestatzen ditu euskal abestiak  kontzertuetan eskaintzeko. Arrecifeseko azken emanaldi hauetan, adibidez, 'Eperrak'-en kasua izan da.

Euskaldun-argentinar talde hau ikusteko aukera galdu zutenek, beste hitzordu bat izango dute laster toki berean: abuztuaren 3an, Arrecifeseko San Ignazioren jaian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia