Arrecifes, Argentina. Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) 30 urtetan plazaratutako kanpainetako materiala biltzen duen 'Begiradak Eraldatzen' erakusketa azaroaren 7ra arte egongo da ikusgai Arrecifesen, bertako Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen egoitzan. Erakusketaren inaugurazioan, eta anfitrioiek gonbidaturik, ‘Genero berdintasuna agendan. Indarkeria matxistarekin bukatzeko pausoak’ hitzaldia eskaini zuen Ekitate erakunde argentinarreko zuzendaria den Paula Basalduak.
Basalduak berak jakinarazi digunez, “jakin-min handia sortu zuen hitzaldiak; hiriko emakumeek eta identitate anitzek bizi behar dituzten hainbat egoerari buruz mintzatu ginen eta baita diskriminazioa deuseztatzeko erronkaz ere”.
Arrecifesko bisitan Stella Maris Arzuaga hiriko Kultura eta Hezkuntza zuzendariarekin ere bildu zen Ekitatea erakundeko arduraduna.
[Ekitateak eskaintzen dituen hitzaldiak FEVAren kultura eskaintzaren barruan daude. ‘Ekitatea’ Facebooken dago, Ekitatea izenpean. Helbide elektronikoa ekitateaorganizacion@gmail.com]