euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinatik Euskal Herrirako bidaia berria ari dira antolatzen: data, 2014ko abuztua (leku mugatuak)

2013/12/26

Joan den ekainean abiatu zen argentinarren taldea, Getarian
Joan den ekainean abiatu zen argentinarren taldea, Getarian

PUBLIZITATEA

Argentinan zaude eta Euskal Herria ezagutu-bisitatu-gozatu nahi duzu? Aurtengo esperientzia arrakastatsuak bultzaturik, Euskal Herrirako bigarren talde-bidaia antolatzen ari da Arrecifeseko euskal etxeko erreferenteetako bat den Mariana Domine. Hamabost egunez, Euskal Herriko leku esanguratsuenak bisitatuko dituzte bidaiariek, beti laguntzaile eta gidari batekin. Bidaia abuztuan izango da eta kuota pesotan ordaindu ahal izango da, “oso prezio onean, gainera”, antolatzaileek adierazi dutenez. Animatu eta murgil zaitez euskal kulturan, euskal kultura maite dutenen eskutik!

Arrecifes, Argentina. Argentinako euskal etxeei eta oro har bertako euskal diasporari luzatzen diete gonbitea Mariana eta Estefania Dominé Irigoyen ahizpek. Taldeak gehienez 39 lagun baitaratuko ditu eta 2014ko abuztuan abiatuko da –uda betea Euskal Herrian– Buenos Airesetik.

Bidaiariak Euskal Herri osoan ibiliko dira, Ipar zein Hegoalde, herrixka eta hiriburu, kostaldea zein barnealdea ezagutuz. Bisitatuko dituzten lekuen artean aipa daitezke Bilbo, Gernika, Urdaibai, Elorrio, Donostia, Ordizia, Idiazabal, Oñati, Arantzazu, Loiola, Hondarribia, Biarritze, Zugarramurdi, Iruñea, Donibane Garazi, Elizondo eta Gasteiz. Museo, taberna eta jatetxeak tartean, baita upeldegiak ere (aurtengo egunez eguneko plana, hemen). 2014ko ibilbidean, gainera, nobedade gisa Bizkaiko Pozalaguako Leizea ere sartuko da txangoen zerrendan. Ateraldi guztiak laguntzaile eta gidari aditu batekin egingo dira.

“2013ko bidaia esperientzia bikaina izan da eta eskarmentu handia eman digu hau bezalako tourrak antolatzen jarraitzeko”, adierazi digu Mariana Dominek. Esperientziaz gain, argentinar askorentzat kezka arrazoi bat izan daitekeen beste puntu bat ere aipatu du antolatzaileak: “Bidaia oso prezio onean dago eta peso eta kuotetan ordaindu ahal izango da". 

"Informazio gehiago nahi duten norbanako zein euskal etxeek kontaktatu ahal dute gurekin mdomine2002@hotmail.com helbidera idatzita. Euskal Etxeen kasuan, euren bazkideen aurrean solastea nahi badute, gu haiengana joan gintezke aurrez aurre solas egitera”, bukatzen du Maral taldeko kantaria ere baden Mariana Dominé-k.

2014ko Euskal Tourra abian da, animatu eta eman izena lehenbailehen!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia